Politika -

Bizkaia

Espainiako Gobernuak errefusatu egin du Usansolo Galdakaotik bereiztea

Lurralde Politikako Ministerioak ukatu egin du Bizkaiko 113. udalerria toki-erakundeen erregistroan inskribatzea, ez baita 5.000 biztanlera iristen.

Usansoloko Batzode Kudeatzailea. Artxiboko irudia: EITB
Usansoloko Batzode Kudeatzailea. Artxiboko irudia: EITB
Usansoloko Batzode Kudeatzailea. Artxiboko irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Usansolo Galdakaotik (Bizkaia) bereiztea errefusatu du Espainiako Gobernuak. Lurralde Politikako Ministerioak ukatu egin du Bizkaiko 113. udalerria toki-erakundeen erregistroan inskribatzea, ez baita 5.000 biztanlera iristen.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Usansoloko Batzorde Kudeatzaileak eta Galdakaoko Udalak baieztatu dute toki entitateetako erregistroak -Espainiako Gobernuaren mendekoak- uko egin diola Usansolo erregistroan udalerri gisa inskribatzeari, ez duelako 5.000 biztanleko baldintza betetzen, Estatuko Legearen arabera (foru arauaren arabera, 2.500 bizilagun dira Usansolon).

Hiru erakundeek aztertuko dute zer bide erabiliko duten orain: administrazio-errekurtsoa edo helegitea judiziala. Judizialak luzeago joko luke. Edozein kasuta, bi hilabeteko epea dute errekurtsoa aurkezteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Galdakao Bizkaia Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Usansolo albisteak