Politika -
Amiantoa
Amiantoaren biktimek uztailaren 10era arte egin diezazkiokete ekarpenak ordain-funtsaren dekretuari
Espainiako Gobernuaren aurreikuspena da funts hori legegintzaldia amaitu baino lehen onartzea. Dekretua onartu osteko 5 urteetan eskatu ahal izango da konpentsazioa.
EITB Media
Espainiako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, amiantoaren biktimek uztailaren 10era arte egin diezazkiokete ekarpenak amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa arautzen duen errege-dekretuaren proiektuari.
Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak biktimei ordainketa bakarreko kalte-ordaina ematea proposatzen du, betiere beste kalte-ordainik jaso ez badute. Biktimen senideek ere jaso ahal izango dituzte konpentsazio horiek, kaltetua 2022ko urritik aurrera hil bada. Kalte-ordainak 27.000 eurotik 68.000 eurora bitartekoak izango dira.
Ministerioko iturrien arabera, Espainiako Gobernuaren aurreikuspena da funts hori legegintzaldia amaitu baino lehen onartzea. Dekretua onartu osteko 5 urteetan eskatu ahal izango da konpentsazioa.