Politika -

Gipuzkoa

Xabier Ezeizabarrena jeltzalea aukeratu dute berriro Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente

EAJren hautagaiak bere alderdiaren, PSE-EEren eta PPren 27 botoak jaso ditu. Bestalde, Zelai Amenabarro EH Bilduko hautagaiak bere taldearen eta Elkarrekin Podemosen babesa jaso du, 22 botorekin.

Xabier Ezeizabarrena, gaurko bilkuran.
Xabier Ezeizabarrena, gaurko bilkuran.
Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente hautatu dute, PPren babesarekin

0:36

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente izendatu dute gaur goizean, EAJren (17 boto), PSE-EEren (7) eta PPren (3) babesarekin. Beraz, gehiengo osoa lortu du, Ganbera osatzen duten 51 batzarkideen 27 boto jasota.

EH Bilduk ere presidentetzarako hautagaia aurkeztu du: Zelai Amenabarro. Horrek koalizio independentistaren 22 botoak eta Elkarrekin Podemosen 2ak lortu ditu.

Osoko bilkurak agerian utzi du bi bloke daudela; izan ere, gaurko bozketa guztietan, EAJk, PSE-EEk eta PPk batera bozkatu dute, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ere bai. Talde guztiek lortu dute ordezkaritza Mahaian.

Horrela, Ezeizabarrena aukeratu dute presidente, EAJk, PSE-EEk eta PPk osatzen duten 27 botoekin; lehen presidenteordetza, berriz, Jesus Zaballos sozialistak lortu du, babes berdinarekin, eta bigarrena EH Bilduko Estitxu Elduayenek, bere taldeak eta Elkarrekin Podemosek babestuta.

Lehenengo idazkaria Jorge Mota (PP) izango da eta Marivi Izagirre (Elkarrekin Podemos) Mahaiko bigarren idazkaria.

Gaurko gehiengoek iragartzen dute datorren astean EAJko Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatuko dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Eguneko albisteak Albisteak