Politika -

elkarrizketa radio euskadin

Mendiak gazteen soldatak igotzeko eskatu die enpresaburuei Euskaditik joan ez daitezen

Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak uste du enpresek "merezi duten moduan ordaindu" behar dietela gazteei "horiek Euskadin jarrai dezaten".

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua
Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua
Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak mezu bat helarazi die euskal enpresaburuei, gazteen soldatak igo ditzaten, "talentua hemen gera dadin" eta beste leku batzuetara joan ez daitezen.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan ostegun honetan egindako elkarrizketa batean, Mendiak esan du enpresek "merezi duten moduan ordaindu" behar dietela "gazteek Euskadin jarrai dezaten", eta "horien alde eta horien ibilbide profesionalaren alde egin behar da", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Idoia Mendia PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Enpresen albisteak Lansariak Gazteak albisteak