Politika -

U23

Sumarrek dimititzera behartu du Senaturako Arabako zerrendaburua, indarkeria matxista auzi bategatik

Aitor Abecia, Zanbranako alkate ohia, Sumar koalizioaren fitxaketa "izarra" zen Senaturako EAEko zerrendetan.

Aitor Abecia (eskuinekoa)
Aitor Abecia (eskuinekoa)
Aitor Abecia (eskuinekoa)

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Abecia Sumar koalizioaren Senaturako Arabako zerrendaburuak dimisioa eman du, koalizioak berak hala behartuta, indarkeria matxista kasu batean nahasita dagoelako.

Alderditik baieztatu dutenez, Abeciak jada egin dio uko hauteskundeetan parte hartzeari, eta orain zerrendako bigarrenak, Leticia Jimenez Podemoseko kideak, hartuko du haren lekua.

Abecia Zanbranako alkate izan zen, eta Sumarren fitxaketa "izarra" zen Senaturako EAEko zerrendetan. Gaur goizean baieztatu dute hura izango zela Arabako zerrendaburua, eta ordu batzuen ostean kendu dute, jakin baitute gaur goizean epaitegian deklaratu behar izan duela, indarkeria matxista kasu baten baitan. 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak Senatua Yolanda Diazen hautagaitza eta hauteskunde programa