Politika -

Udalen osaketa

EAJk eta PSEk EAEko hiriburuak eskuratu dituzte, baina EH Bilduk ditu Alkatetza kopuru gehien

Alkatetza kopuruari dagokionez, EH Bildu lehenengo indarra da, 107 Alkatetzekin: 15 Araban, 41 Bizkaian eta 51 Gipuzkoan. EAJ bigarrena litzateke, 92 Alkatetzekin. Bilbok eta Donostiak alkate jeltzale izaten jarraituko dute, eta Gasteizek, ordea, PSEkoa, eta emakume bat, historian lehen aldiz.

Udalen osaketen irudiak. Argazkia: EITB MEDIA
Udalen osaketen irudiak. Argazkia: EITB MEDIA
Udalen osaketen irudiak. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan izandako EAEko udalen osaketaren ostean, EAEko hiru Alkatetzak EAJren eta PSE-EEren esku geratu dira, baina Alkatetza kopuruari dagokionez, EH Bildu lehenengo indarra da. Izan ere, guztira 107 Alkatetza ditu: 15 Araban, 41 Bizkaian eta 51 Gipuzkoan. EAJ bigarrena litzateke, 92 Alkatetzekin (Trebiñun kokatutako biak barne).

EAEko hiriburuetan, berriz, EAJk eutsi die Bilboko eta Donostiako Alkatetzei, eta Gasteizkoa PSE-EErentzat izan da. Juan Mari Aburto (Bilbo) eta Eneko Goiarentzat (Donostia) euren hirugarren agintaldia izango da, eta PSE estreinatu da Gasteizen, emakumezko den lehenengo alkatearekin: Maider Etxebarria.

Alkatetzen banaketa, lurraldeka

GIPUZKOA

EH Bilduk bere Alkatetza nagusiak mantendu ditu, eta Pasaia, Andoain, Arrasate edo Tolosa bezalako udalerri garrantzitsuak ere bereganatu ditu.

Gipuzkoa: EH Bilduk ez du Alkatetzarik galdu eta hainbat udalerri berreskuratu ditu
Gipuzkoa: EH Bilduk ez du Alkatetzarik galdu eta hainbat udalerri berreskuratu ditu
Gipuzkoa: EH Bilduk ez du Alkatetzarik galdu eta hainbat udalerri berreskuratu ditu

01:08

BIZKAIA

Tokiko plataformak funtsezkoak izan dira, sarritan, EH Bildurekin elkartu direlako aginte-makila hartzeko, esaterako, Zallan edo Gatikan.

Bizkaia: hainbat udalerritan, EH Bildu eta herri plataformak elkartu dira aginte makila eskuratzeko
Bizkaia: hainbat udalerritan, EH Bildu eta herri plataformak elkartu dira aginte makila eskuratzeko
Bizkaia: hainbat udalerritan, EH Bildu eta herri plataformak elkartu dira aginte makila eskuratzeko

01:16

ARABA

Egoera bera bizi dute Arabako zenbait udalerritan. Laudion, adibidez, EH Bilduko Ainize Gataska alkate izendatu dute Omnia herri-plataformaren bozei esker.

Araba: 51 udaletako alkateek jaso dute gaur aginte makila
Araba: 51 udaletako alkateek jaso dute gaur aginte makila
Araba: 51 udaletako alkateek jaso dute gaur aginte makila

01:27

Emaitzak alderdi bakoitzeko

EAJ

Hauteskunde osteko itunengatik onura handia lortu dute jeltzaleek eta, PSE-EE gobernu-bazkidearekin hitzartutako akordioak lagunduta, Donostiako eta Bilboko Alkatetzei eutsi dizkiete.  

Eneko Goia Donostiako alkate izendatuko dute hirugarrenez
Eneko Goia Donostiako alkate izendatuko dute hirugarrenez
Eneko Goia Donostiako alkate izendatuko dute hirugarrenez

1:19

Juan Mari Aburtok bere hirugarren agintaldia abiatu du Bilboko Alkatetzan
Juan Mari Aburtok bere hirugarren agintaldia abiatu du Bilboko Alkatetzan
Juan Mari Aburtok bere hirugarren agintaldia abiatu du Bilboko Alkatetzan

1:16

EH BILDU

Koalizio independentistak ez du Gasteizko nahiz Iruñeko Alkatetzak lortu, baina aginte-makila eskuratu du Hego Euskal Herriko udalerri garrantzitsuenetan, hala nola, Laudion, Arrasaten, Andoainen… Zerrenda bozkatuena nahiz tokiko plataformen babesa izateagatik.

PSE

EAJren eta PPren babesari esker, Maider Etxebarria Gasteizko alkate izendatu dute. EH Bildu zerrenda bozkatuena izan zen hauteskundeetan, baina Rocio Viterok ez du inbestidura-saioan boza kopuru nahikorik lortu.

Maider Etxebarria, Gasteizko lehenengo emakumezko alkate
Maider Etxebarria, Gasteizko lehenengo emakumezko alkate
Maider Etxebarria, Gasteizko lehenengo emakumezko alkate

2:07

PP

Alderdi Popularrak bi Alkatetza lortu ditu Euskadin: Bastidan eta Mañuetan (300 bat biztanleko Araba Errioxako udalerri bat). Bastidan, EAJk hautagaia aurkezteari uko egin zion, EH Bilduk bere babesa eskaini arren.

Eguneko bitxikeriak

Jose Maria Gorroño, Guztiontzako Herria plataformaren hautagaia, bosgarren aldiz hautatu dute Gernikako alkate,  EAJko zinegotzien aldeko botoei esker. Aginte-makila hartu berritan jakinarazi du hilabete barru dimisioa emango duela eta bere anaiaren esku geratuko dela kargua. EAJk babes hitzeman zion inbestidura-saioan, baina trukean, dimisioa eman beharko du Gorroñok, bere zerrendaren bigarrenaren alde.

Bestalde, Bastidako EAJko hiru zinegotziek kargua hartu dute gaurko udal-osaketa saioan eta, segidan, dimititu egin dute, hautagairik ez aurkezteko alderdiak emandako aginduak "inpotentzia" eta "nazka" sortzen diela argudiatuta. EAJk alkategairik aurkeztuko ez zuela iragarri zuen, PPren hautagaiaren onerako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023