Politika -

UDAL OSAKETA

Azkoitian EH Bilduk bere hautagaiari emango dio botoa eta EAJren esku jarraituko du Alkatetzak

M28ko bozketan 3 zinegotzi eskuratu zituen Azkoitia Bai plataformaren esku zegoen gobernu eraketa aldatzea, baina talde horren zuzendaritzak asteon erabaki du bere hautagaia aurkeztuko duela alkatetzarako eta horri emango diola botoa, ez EAJri, ez eta EH Bilduri ere.

Azkoitiko Udala, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Azkoitiko Udala, artxiboko irudi batean.
Azkoitiko Udala, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Askatu da korapiloa Azkoitian ere, eta EAJren esku jarraituko du alkatetzak. EH Bildu koalizioak baieztatu du bere hautagaiari emango diola botoa eguerdian egingo den kargu-hartze ekitaldian. Horrenbestez, Ana Azkoitia alkategai jeltzaleak gutxiengoan agintzeko aukera izango du. Azkoitia Bai herri plataformak izan zezakeen 2023-2027 legealdirako gobernu eraketa aldatzeko giltza, baina bere alkategaiari botoa ematea erabaki du eta ez bi indar nagusietako baten edo bestearen aldeko hautua egitea.

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan hirugarren indarra izan zen Azkoitia Bai herri plataforma, 3 zinegotzirekin. EAJk 7 ordezkari lortu zituen, EH Bilduk 6 eta PSE-EEk 1.

EH Bilduk atzo oharra kaleratu zuen, azken egunotan Azkoitia Bairekin izandako hartu-emanen berri jakinarazteko herriari. Bertan zehaztu zuenez, biko gobernua osatzeko proposamena helarazi zioten plataformari, "akordiorako proposamen" batekin, "erantzukizunak" konpartituz.  "Jaso dugu erantzuna. Ez dute gurekin akordiorik sinatuko, eta adostasun eta akordio batera iristeko ateak itxi dituzte", azpimarratu du koalizioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea EH Bildu Bizkaia PSE-EE Gipuzkoa Prentsa digitalaren azken orduko Azkoitia albisteak Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak Foru hauteskundeak 2023