Politika -

M28

PPk eta Voxek aurreakordioa lortu dute Valentziako Erkidegoan koalizio gobernua osatzeko

Aurreakordioaren arabera, Carlos Mazon (PP) Valentziako Generalitateko presidentea izango da eta Valentziako Gorteetako presidentea, berriz, Voxekoa izango da.

Carlos Mazon (PP) eta Carlos Flores (Vox). Artxiboko argazkia: EFE
Carlos Mazon (PP) eta Carlos Flores (Vox). Artxiboko argazkia: EFE
Carlos Mazon (PP) eta Carlos Flores (Vox). Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 28ko hauteskundeen ostean, PP eta Vox alderdiek aurrekoardioa lortu dute Valentziako Erkidegoan koalizio gobernua osatzeko. Horren arabera, Carlos Mazon (PP) Valentziako Generalitateko presidentea izango da, eta Valentziako Gorteetako presidentea, berriz, Voxekoa izango da. Halaber, PPk Valentziako Gorteetako presidenteordetza eta lehen idazkaritza eskuratuko ditu.

Oraindik ez dute zehaztu kontseilarien banaketa, baina PPk dagoeneko aurreratu du sail eta goi kargudun gutxiago izango dituela.

Azkenik, indarkeria matxistagatik zigortutako Carlos Flores Voxen Valentziako Erkidegoko presidentegaia ez da koalizio gobernuan egongo, eta Voxen Valentziako zerrendaburua izango da uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Popularra Espainia albisteak Alderdi politikoak bideoak Hauteskunde Autonomikoak Albisteak Gaur Albisteak Hauteskundeak gaur Vox Udal eta foru hauteskundeak Valentzia albisteak