Politika -
U23 HAUTESKUNDEAK
EAJren Aberri Batzarrak aho batez onartu ditu talde jeltzalearen zerrendak U23ko bozetarako
Aitor Esteban izango da Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua, Maribel Vaquero lehena Gipuzkoan jeltzaleen zerrendan eta Mikel Legarda lehena Araban. Era berean, Maria Solanak izango du Kongresurako Nafarroako hautagaitzaren lehen aukera.
EITB MEDIA
EAJren Aberri Batzarrak aho batez onartu ditu uztailaren 23ko hauteskunde orokorretara alderdi jeltzaleak aurkeztuko dituen hautagaiak, larunbat honetan egindako ezohiko bileran.
Andoni Ortuzar EBBko presidentearen arabera, "ondo pentsatu behar da nork defendatu eta kudeatuko dituen hoberen Euskadin bizi garen pertsonen interesak. EAJk ibilbide luze eta oparoa egin du Madrilen euskal interesen defentsan, 100 urte baino gehiago dira". Testuinguru horretan, buruzagi jeltzaleak adibide gisa jarri ditu "handik, Madrildik, kudeatzen diren euskal herritarren inbertsioak, proiektuak, azpiegiturak eta, jakina, euskal herritarron eskubideak, ongizatea, eskubideak eta askatasunak".
Bestalde, Aitor Esteban Kongresurako EAJren Bizkaiko zerrendaburuak azpimarratu duenez, uztailaren 23an "ez dira Sanchez edo Feijoo aukeratzen, datozen lau urteetan Kongresuan eta Senatuan lau lurraldeak ordezkatuko dituzten pertsonak baizik". "Helburua ez da zuria edo beltza aukeratzea, kolore gehiago daude, besteak beste, EAJren berdea; EAE, herritarrak, erakundeak, autogobernua eta ongizatea defendatzeko talderik onena duena", gaineratu du jeltzaleak.
"Azken urteotan, Kontzertu Ekonomikoa blindatu dugu, Kupoaren Bosturteko Legea berritu dugu, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren transferentzia lortu dugu, pentsioak hobetu ditugu, Abiadura Handiko Trena gure hiriburuetara heldu behar den bezala iristea lortu dugu, surfeko eta pilotako euskal selekzioen ofizialtasuna ahalbidetu dugu (...) Gauza horiek guztiak egin ditugu, eta gauza asko gehiago egingo ditugu, talde onena izango dugulako Madrilen", esan du hautagai jeltzaleak.
Maribel Vaquero EAJk Gipuzkoan Kongresurako aurkeztuko duen zerrendaburuak bere aldetik adierazi duenez, "asko dago jokoan Madrilen" eta EAJ "lanaren, elkarrizketaren eta akordioaren eredu" argia dela nabarmendu du. Mikel Legarda Kongresurako Arabak aurkeztuko duen zerrendaburuak, berriz, Herrialdea hurrengo lau urteotan ordezkatzeko aukera eskertu du, "zerbitzu publikoa izateko asmo berrituarekin, aurrean ditugun erronkak zein diren argi izanik eta konfiantza osoa izanik Euskadirengan, herritarrengan eta alderdiarengan".
Aitor Esteban será el cabeza de la lista por Bizkaia al Congreso, Maribel Vaquero ocupará la primera posición en Gipuzkoa y Mikel Legarda será el número uno en la lista de Araba/Álava. Asimismo, el primer lugar en la candidatura al Congreso por Navarra lo ocupará María Solana, si bien el PNV concurrirá en la Comunidad Foral en el seno de Geroa Bai y la lista definitiva será resultado de un proceso negociador entre los agentes que conforman la coalición
Hauek dira EAJren Aberri Batzarrak onartutako zerrendak
Aitor Esteban izango da Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua, Maribel Vaquero lehena Gipuzkoan jeltzaleen zerrendan eta Mikel Legarda lehena Araban. Era berean, Maria Solanak izango du Kongresurako Nafarroako hautagaitzaren lehen aukera, baina EAJ Geroa Bairen baitan aurkeztuko da Foru Erkidegoan, eta behin betiko zerrenda koalizioa osatzen duten eragileen arteko negoziazio-prozesu baten emaitza izango da.
Araba
- Kongresua: Mikel Legarda Uriarte, Ane Miren Atin Ruiz de Viñaspre, Anartz Gorrotxategi Elorriaga eta Maite Cortazar Aguera
- Senatua: Almudena Otaola Urquijo, Rosa Peral Diez eta Juan Carlos Medina Martinez
Bizkaia
- Kongresua: Aitor Esteban Bravo, Idoia Sagastizabal Unzeta-barrenetxea, Imanol Landa Jauregi, Nerea Renteria Lasanta, Ager Izagirre Loroño, Maitane Ipiñazar Miranda, Amaia del Campo Berasategi eta Oihane Agirregoitia Martínez
- Senatua: Nerea Ahedo Ceza, Maria Dolores Etxano Varela eta Igotz Lopez Torre
Gipuzkoa
- Kongresua: Maribel Vaquero Montero, Joseba Andoni Agirretxea Urresti, Josu Arraiz Aranburu, Olatz Peón Ormazabal, Loreto Osa Ocon eta Iñigo Barandiaran Benito
- Senatua: Luke Uribe-Etxebarria Apalategi, Mertxe Garmendia Bereciartu eta Rafa Uribarren Axpe
Nafarroa
- Kongresua: Maria Solana Arana, Amaiur Guindeo Arandigoien, Idoia De Carlos Espartero eta Daniel Innerarity Grau
- Senatua: Ana Lujan Martinez eta Javier Ollo Martínez