Politika -

Gatazka

Ertzaintzako sindikatuek harremana hautsi dute Ertzainak Borrokan elkartearekin: "Honaino iritsi gara"

"Ertzain guztiak aurrean izango gaituzue", ohartarazi dute ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuek. "Mehatxu egin izana" eta "batasun sindikala zuzendu nahi izatea" egotzi diote ertzain plataformari.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuek harremana hautsi dute 'Ertzainak borrokan' plataformarekin, eta "mehatxuak" egin izana eta "batasun sindikala zuzendu nahi izatea" egotzi diote.

"Honaino iritsi gara", "ertzain guztiak aurrean izango gaituzue", ohartarazi diote zentralek elkarteari, prentsa ohar gogor batean. Gainera, elkarte horretako buruak "totalitarioak" direla salatu dute.

Sindikatuek eta elkarte asindikalak bilera egin dute gaur, jarrerak gerturatzen saiatzeko, baina porrot egin dute. Euspen sindikatuek ez du sinatu gainerako zentralen testua.

ERNEk, ESANek eta SIPEk adierazi dutenez, "indarrak batzeko" helburuz bildu dira ostiralean 'Ertzainak borrokan'ekin, baina salatu dute plataformaren jarrera "itxurakeria" izan dela "uneoro".

"Haren kezka bakarrak ziren pankartetan haren ikurrak agertzea eta adierazpenak bateratuak izatea", gaineratu dute.

Era berean, sindikatuek salatu dute "mehatxuak eta irainak" jaso dituztela. "Ez ditugu inola ere onartuko tankera horretako jokaerak", azpimarratu dute.

Ordu batzuk lehenago,  'Ertzainak borrokan' plataformak ere agiri bat publikatu du, eta esan du bilerak porrot egin duela sindikatuek ez zielako bozkatzen uzten Segurtasun Sailaren proposamena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ertzaintza Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Espainian Lan gatazkak azken ordukoa