Politika -

U23

Sumar alderdi gisa erregistratu da, ezkerreko taldeen bategitea erraztea helburu hartuta

Twitterren argitaratutako mezu batean, alderdiak adierazi du "ortzi-muga partekatzen dutenekin aurrera" doazela.

Yolanda Diaz, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Yolanda Diaz, artxiboko irudi batean
Yolanda Diaz, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde orokorrak aurreratu eta biharamunean, Yolanda Diaz aipatu exekutiboko presidenteorde bigarrenak bere proiektu politikoa alderdi gisa erregistratu du gaur goizean, Sumar Mugimendua goiburupean. Helburu jakin batekin ekin zion bideari Diazek, eta uztailaren 23ko hitzorduak are gehiago indartu du bere asmoa: ezkerreko taldeen bilgune izatea.

Twitter sare-sozialean zabaldutako mezu batean, alderdi berriko iturriek azaldu dute "prest" daudela urratsa emateko. Proiektua "tresna" gisa aurkeztu dute, "herriaren ortzi-muga partekatzen" duten herritar "independenteen eta profesionalen" espazio bateratzaile izateko bokazioarekin jaio dena. "Aurrera goaz", dio mezuak.

Sanchezek atzo iragarpena eta gutxira, Diazek esan zuen "erronka" onartzen duela, eta bi hilabete barru garaipena eskuratzeko lanari ekin diola "une honetatik bertatik aurrera". "Feijoren Espainia beltzaren aurrean, irabaztera aterako gara. Jendea dugu zain", erantsi zuen.

Lan ministroa ere badenaren ustez, Espainiak "etorkizun handia du" eta garaiotan "ausardia" behar da. Horren ildotik, azpimarratu zuen Sumar koalizioak "herri honen erronka sozial, ekologiko eta ekonomikoei erantzuten jarraitzeko proiektua" duela. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Yolanda Diaz Sumar Mugimendua 2024