Politika -

M28

Nafarroako 14 kontzejuk ostiralera arte itxaron beharko dute boto-zenbaketaren datuak jakiteko

Hauteskunde batzordeek igandean Nafarroako hauteskundeetan izandako zenbait gorabeherari buruz erabakiko dute ostiralera arte.

Bozketarako hautestontzia. Argazkia: EFE.
Bozketarako hautestontzia
Bozketarako hautestontzia. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako kontzejuetarako hauteskundeei dagozkien behin-behineko emaitzak argitaratu ditu Foru Gobernuak, 14 kasutan izan ezik. Kasu horietan, ostiralera arte itxaron beharko dute emaitzak ezagutzeko, hauteskunde batzordeek gorabehera batzuen inguruan erabaki arte.

Kontzejuetarako hauteskundeetan, 293 hautagaitza aurkeztu ziren Nafarroa osoko 268 kontzejutarako. Horietako 21ean, herritarrek hautagaitza bat baino gehiago izan zituzten aukeran.

Zinegotziak aukeratzeko hauteskundeetarako jarritako 279 hautetsontzietatik 11tan ez ziren emaitzak jakinarazi: Arteaga, Gauza, Ollobarren eta Ollogoien (Metauten); Asarta eta Ubago (Mendaza); Lizarraga, Unanu eta Dorrao (Ergoiena); Uritz (Artzibar) eta Gorza.

Beste hiru kontzejutan, hainbat arazo antzeman ziren botoen zenbaketan, eta horrek behin-behineko emaitzak argitaratzea eragozten du, batez ere ez datozelako bat boto-paperen eta boto-emaileen kopurua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak gaur Udal eta foru hauteskundeak 2023 Nafarroako udal eta foru hauteskundeak 2023