Politika -

HAUTESKUNDE AURRERAPENA

Podemos eta Sumar uztailaren 23ko hauteskunde orokorretara elkarrekin aurkezteko lanean ari dira

Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskundeak aurreratuko dituela iragarri ostean, asteazkenetik aurrera 10 eguneko epea zabalduko da koalizioak osatzeko.

Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos alderdia eta Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteordeak gidatzen duen Sumar plataforma lanean ari dira uztailaren 23ko Espainiako hauteskunde orokorretara koalizioan aurkeztu ahal izateko.

Alderdiaren egoitzatik egin duen galderarik gabeko adierazpen instituzional batean, Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Yolanda Diazekin akordioa lortzeko borondatea agertu du, orain arte izan dituzten desadostasunak atzean utzita.

Maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzen ostean, Yolanda Diazen Sumar plataformarekin bat egiteko erabakia hartu du Podemoseko zuzendaritzak. Dena dela, ez dute akordioa lortzeko tarte handirik; izan ere, asteazkenetik aurrera 10 eguneko epea zabalduko da koalizioak formalizatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainiako hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak Podemos albisteak Hauteskundeak gaur Yolanda Diaz gaur Yolanda Diazen hautagaitza eta hauteskunde programa