Politika -

M28

Baliorik gabeko boto-paperak banatu ditu Zurekin Baztan koalizioak Nafarroako hainbat herritan

Kontua da aipatu koalizioa etxez etxeko banaketarako boto-paper gabe geratu zela, eta Iruñerriko udal batek beste hauteskunde batzuetako paperak eskaini zizkiola (baliorik gabekoak).

Elizondoko udaletxea. Argazkia: Oskar Lamerinhas
Elizondoko udaletxea
Elizondoko udaletxea. Argazkia: Oskar Lamerinhas

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baliorik gabeko boto-paperak banatu ditu Zurekin Baztan koalizioak Nafarroako hainbat herritan, eta horrek eragina izango du posta bidez botoa eman dutenen artean.

Etxez etxe banatu zituzten paperak. Dirudienez, letra urdindun boto-paper zuriak iritsi dira baztandarren etxeetara, baina hizki beltzak dituzte igandeko hauteskundeetarako prestatutakoek.

Kontua da aipatu koalizioa etxez etxeko banaketarako boto-paper gabe geratu zela, eta Iruñerriko udal batek beste hauteskunde batzuetako paperak eskaini zizkiola, gordeta zituelako. 

Baliorik ez duten botoak direnez, ez dituzte datorren igandeko zenbaketan kontuan izango.

Erratzun, Arizkunen, Iruritan, Zigan, Anizen, Azpilikuetan, Almandozen, Berroetan eta Elizondon banatu dituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroako albisteak Nafarroako Hauteskundeak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Baztan Nafarroako udal eta foru hauteskundeak