Politika -

M28

522.215 pertsonak dute Nafarroan igandean botoa emateko eskubidea

Udal hauteskundeetarako, 999 mahai egongo dira Foru Erkidegoan 362 hauteslekutan, eta 2.300 hautetsontzi inguru eta 3.095.500 boto-paper.

Pertsona bat boto-papera hautestontzian sartzen
Pertsona bat boto-papera hautestontzian sartzen
Pertsona bat boto-papera hautestontzian sartzen

agentziak | eitb

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, 999 mahai eta 362 hautesleku izango dira maiatzaren 28ko hauteskundeetan, eta 1.500 agentetik gora arduratuko dira segurtasuna bermatzeaz.

Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak eman ditu egun horretarako prestatu duten dispositiboaren inguruko xehetasun guztiak prentsaurrekoan, eta azpimarratu du helburua dela "nafarrek boto-eskubidea askatasunez eta segurtasunez ematea".

Igandean, 999 mahai egongo dira 362 hauteslekutan, eta 2.300 hautetsontzi inguru jarriko dira eta 3.095.500 boto-paper izango dira guztira.

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, 522.215 pertsonak eman ahalko dute botoa Nafarroan: horietatik 489.458 Espainiako Estatuan bizi dira; 29.804, Espainiako Estatutik kanpo, eta 2.953 Estatuan bizi diren atzerriko hautesleak dira.

Gobernu Ordezkaritzako langileek, Arastik azaldu duenez, asteak daramatzate prozesu horretan lanean, udal guztiekin koordinatuta, hauteskunde-egunerako beharrezkoa den materiala (hautetsontziak, kabinak eta seinaleak) prest izateko.

Hauteskunde-egunean, Gobernu Ordezkaritzaren egoitzako langileak hauteskunde-batzordeekin lankidetzan arituko dira, udal ordezkariekin, mahaietan dauden pertsonekin edo materialarekin sor daitekeen edozein gorabehera konpontzeko.

Arastiren hitzetan, hauteskunde-egun honetarako berebiziko garrantzia eman diote zibersegurtasunari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak 2023