Politika -
EITB FOCUS
Zalantzatien kopuruak behera egin du, baina abstentzioak gora egin du datozen hauteskundeei begira
EITB Focusen azken azterketaren arabera, zalantza-tasa % 21etik % 18,5era jaitsi da Euskadin martxoarekin alderatuta, eta Nafarroan, bere aldetik, boto-emaile zalantzatiek gutxiago izaten jarraitzen dute.
I. R. | EITB MEDIA
Maiatzaren 28ko udal- eta foru-hauteskundeetarako astebete baino ez denean falta, Euskadin bost boto-emailetik batek zalantzan jarraitzen du nori eman bere babesa, baina zalantza-tasak koska bat egin du behera, martxoan erregistratutako % 21etik % 18,5era. Nafarroan, aldiz, Euskadin baino 10 puntuko parte-hartze tasa altuagoa izatea espero da, eta boto-emaile zalantzatiak, berriz, gutxiago dira.
EITB Focus boto-asmoari buruzko makroinkestak erakusten duenez, Euskadiko zalantzati guztien artean, % 8k EAJtik hurbil dagoela onartzen du, % 3,5ek EH Bildurekin egiten du bat eta % 2,6k PSE-EErekin. Alderdietatik hurbil sentitzen ez diren zalantzatien % 82ren barruan, % 9 zalantzan egongo lirateke EAJren eta EH Bilduren artean. Beste % 6k zalantza dute EAJren eta PSE-EEren artean, eta % 3k EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen artean.
Dokumentua: Euskadiko txostena
Dokumentua: Nafarroako txostena
Azken hilabeteetan zalantzati izan diren pertsonen bilakaera ere erakusten du azterlanak. Hauteskunde-kanpainak aurrera egin ahala, zalantzatien ehunekoak behera egin du. Araban eta Donostian, ordea, botoa nori eman argi ez duten pertsonen ehunekoa hazi egin da.
Zalantzazkoak
Bestalde, abstentzioak gora egin du martxoko aurreikuspenekin alderatuta; une horretan, 2019ko hauteskundeen parte-hartzeen tasa antzekoa espero zen.
Ikerketak dakarren datuen arabera, abstentzio-mailak handiagoak dira emaitzak argienak diren lekuetan, hala nola Bizkaian eta Bilbon. Gipuzkoan, aldiz, aurreikusitako emaitzak doituta daude eta abstentzio-indizerik txikiena du.
Abstentzioa
Boto-ihesa
Araban, Elkarrekin Podemosek botoen % 5 galduko lituzke EH Bilduren alde, eta boto-emaileen % 5 datozen hauteskundeetan abstenitu egingo direla adierazi dute. PSE-EE ere boto-emaileak galtzen ari da, 2019an haien alde bozkatu zutenen % 19 zalantzati baitaude eta % 5ek PPri botoa emango diotela esan baitute.
Bizkaian, EAJk PPren boto-emaileen % 8 erakarriko lituzke, eta 2019an abstenitu zirenen % 9k esan du oraingoan bozkatuko liekeela. EH Bilduk, bere aldetik, ez du boto-emaile aldaketa handirik espero, ez alde, ez kontra, eta horrek azaltzen du joan den legealdiarekiko duen egonkortasuna.
Euskadiko foru-hauteskundeetan
Elkarrekin Podemos eta PSE-EE dira Bizkaian zalantza-tasa handiena eta fideltasun gutxien duten alderdiak (% 55 eta % 58, hurrenez hurren).
Gipuzkoan du zalantzatien ehunekorik handiena EAJk (% 17), baina 2019ko 10 abstentzionistetatik 1 erakarri dezake. Elkarrekin Podemos eta PSE-EE dira Gipuzkoan zalantzati gehien dituztenak, % 25 eta % 33, hurrenez hurren, EH Bilduk baino 2 eta 3 aldiz gehiago. Azken alderdi hori da zalantza gutxien eragiten duena bere boto-emaileen artean.
Euskadiko udal-hauteskundeetan
Nafarroan, UPNk eraman ditzake boto-emaile gehienak Navarra Sumatik (% 54), eta PPk, berriz, % 17. Gainera, alde hori handitu egin da martxotik maiatzera bitarteko inkestan: 22 puntutik 37ra. PSN-PSOEk Podemoseko boto-emaileen % 18 erakartzea lortu dezake, zalantzatien % 13, Geroa Baiko boto-emaileen % 7 eta abstentziora jotzea aurreikusten zutenen % 5. EH Bilduk, berriz, Podemosen aldeko hautesleen % 12 eta Geroa Bairen boto-emaileen % 5 erakarri ditu, azken inkestaren arabera. Azken horrek Podemoseko boto-emailearen % 6 bereganatzeko gai dela dirudi, baina PSN-PSOEri % 7 ihes egingo lioke.
Nafarroako foru- eta udal-hauteskundeetan
Metodologia
EAEn, 6.649 pertsona elkarrizketatu dituzte udal eta foru hauteskundeei buruzko EITB Focus berezia prestatzeko. Horietatik, 1.543 Araban izan dira; 2.483, Bizkaian, eta 2.623, Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, 1.358 galdekatu dituzte.
Inkestak apirilaren 26a eta maiatzaren 12a bitartean egin zituzten EAEn, eta maiatzaren 3a eta 11 bitartean Nafarroan.