Politika -

EITB Focus

EAJk garaipen estua lortuko luke Gipuzkoan, eta EH Bildu puntu eta erdira gerturatuko litzateke

EAJ eta EH Bildu hazi egingo lirateke bototan eta batzarkidetan, baina are gehiago koalizio abertzalea.

EITB Focus
eitb focus
EITB Focus

D.P. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk irabaziko lituzke Gipuzkoako Batzar Nagusietako hauteskundeak M28an, baina haren garaipena oso estua izango litzateke, alderdi jeltzaleak eta EH Bilduk puntu eta erdiko aldea izango bailukete, EITB Focusen arabera.

Alderdiek egungo akordioak berretsiko balituzte, Eider Mendoza EAJren hautagaia bihurtuko litzateke ahaldun nagusi, Markel Olanoren ordez.

EITB Focus

Hain zuzen ere, alderdi jeltzaleak gora egingo luke bototan eta batzarkide kopuruan: 21-22 eserleku lortuko lituzke (egun 20 ditu), eta botoen % 36,9, duela lau urte baino puntu bat gehiago.

Dena dela, EH Bilduk hazkunde handiagoa izango luke, 19-20 ordezkari jasoko bailituzke (2-3 gehiago), eta botoen % 35,3 (3,4 puntu gehiago). Horrenbestez, jeltzaleen eta abertzaleen arteko aldea 1,6 puntukoa izango litzateke.

Urrunago, PSE-EEk eta Elkarrekin koalizioak 2na ordekari galduko lituzkete (7 eta 2 lortuko lituzkete, hurrenez hurren), eta PPk atxiki egingo luke bere eserleku bakarra.

EITB Focus

Metodologia 

EAEn, 6.649 pertsona elkarrizketatu dituzte udal eta foru hauteskundeei buruzko EITB Focus berezia prestatzeko. Horietatik, 1.543 Araban izan dira; 2.483, Bizkaian, eta 2.623, Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, 1.358 galdekatu dituzte. 

Inkestak apirilaren 26a eta maiatzaren 12a bitartean egin zituzten EAEn, eta maiatzaren 3a eta 11 bitartean Nafarroan. 

Konfiantza-mailari eta beste hainbat adierazle estatistikori buruzko informazio sakonagoa ezagutzeko, kontsultatu ikerketaren PDFa.

PDF osoa: EITB Focus EAEko Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruz

PDF osoa: EITB Focus Nafarroako Parlamenturako hauteskundeei buruz

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak