Politika -

MAIATZAREN 28KO HAUTESKUNDEAK

65 413 eskari jaso ditu Correosek Hego Euskal Herrian posta bidez botoa emateko

Eskaera gehienak Bizkaian bideratu dira (34.507), ondoren Gipuzkoan (18.914) eta azkenik Araban (8.721). Bestalde, Nafarroan 15.000 eskera jaso ditu Correosek.

Correosen bulego bat, posta bidezko botoa emateko aukera jasotzen duen kartelarekin. Argazkia: EFE
Correosen bulego bat, posta bidezko botoa emateko aukera jasotzen duen kartelarekin. Argazkia: EFE
Correosen bulego bat, posta bidezko botoa emateko aukera jasotzen duen kartelarekin. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 28ko foru eta udal hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko 65.413 eskaera onartu ditu orain arte Correosek Hego Euskal Herrian. Hain zuzen ere, Euskadin 62.142 eskaera izan dira; aurreko hauteskundeekin alderatuta, ordea, posta bidez botoa emateko eskaera kopurua % 4,7 murriztu da. Nafarroan, aldiz, 15.000 eskaera aurkeztu dira, 5,01 % gehiago.

Hauteskunde Batzordeak hartutako erabakiaren arabera, udal eta foru hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko epea ostegunera arte luzatuko da, maiatzaren 25era arte, hain zuzen, Correosek dituen bulegoen ohiko ordutegian.

Euskadi

Oraingo honetan onartutako 62.142 eskaeretatik, 58.409 aurrez aurre aurkeztu dira posta-bulegoetan, eta 3.733 telematikoki. Eskaera gehienak Bizkaian bideratu dira (34.507), ondoren Gipuzkoan (18.914) eta azkenik Araban (8.721). Datuek argi utzi dute posta bidez botoa emateko eskaera kopurua % 4,7 murriztu egin dela Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko hauteskundeekin alderatuta.

Nafarroa

Nafarroan, Correosek 15.000 eskaera baino gehiago onartu ditu posta bidezko botoa emateko; 13.171 aurrez aurrekoak eta 2.155 telematikoak. Datu horiek % 5,01eko igoera suposatzen dute 2019ko maiatzeko udal eta autonomia hauteskundeekin alderatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba EAEko hauteskundeak Hautagaiak Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Correosen bulegoak