Politika -
Udal eta foru hauteskundeak
Hauteskunde Batzordeak maiatzaren 25era arte luzatu du posta bidezko botoa emateko epea
Hasiera batean, maiatzaren 24an, asteazkena, amaitzen zen epe hori, baina erabaki horrekin, denbora gehiago egongo da botoa emateko.
EITB MEDIA
Hauteskunde Batzorde Zentralak hartutako erabakiaren arabera, udal eta foru hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko epea ostegunera arte luzatuko da, maiatzaren 25era arte, hain zuzen, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen bulegoen ohiko ordutegian.
Hasiera batean, maiatzaren 24an, asteazkena, amaitzen zen epea, baina hori luzatzeko erabakia hartuta, maiatzaren 28an izango diren hauteskundeetan botoa posta bidez emateko eskubidea erabiltzea eskatu duten herritarrek denbora gehiago izango dute botoa emateko.
Correosek ziurtatu egin beharko du gutun-azal horiek dagokien hauteskunde-mahaietan emango direla maiatzaren 28ko hauteskunde-egunean, legez ezarritako epeen barruan.