Politika -

EITB Focus

Beatriz Artolazabal (EAJ) eta Rocio Vitero (EH Bildu), puntu bakarrera Gasteizen

EAJ izango litzateke indar bozkatuena, eta zinegotzi bat gehiago lor lezake, baina EH Bilduk gora egingo luke, eta baliteke bi alderdiek ordezkari kopuru bera lortzea.

EITB Focus
eitb focus
EITB Focus

D.P. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk irabaziko lituzke M28ko udal hauteskundeak Gasteizen, baina EH Bildurekiko aldea 1,3 puntu eskasekoa izango litzateke, EITB Focus makroinkestaren arabera.

Horren ildotik, alderdi jeltzaleak botoen % 25,2 eta 7-8 zinegotzi jasoko lituzke, eta koalizio abertzaleak bozen % 23,9 eta 7 ordezkari. Duela lau urte, EAJk 7 zinegotzi eskuratu zituen (botoen % 23,8), eta EH Bilduk, 6 (% 20,7).

Bestalde, PSE-EE bigarren lekutik hirugarrenera jaitsiko litzateke, 5-6 zinegotzi izango lituzkeelako. Eegun, 6 ditu.

EITB FOCUS

PPk ere 5-6 ordezkari jasotzeko aurreikuspena du, baina horrek duela lau urteko emaitzak hobetzeko aukera emango lioke, aurreko hauteskundeetan 5 zinegotzi izan zituelako.

Urrunago, Elkarrekin koalizioak 2 bereganatuko lituzke, egun baino bat gutxiago.

Emaitza horiekin, betiere egungo akordioak errepikatuko balira, Beatriz Artolazabalek (EAJ) hartuko luke alkatearen aginte makila. Nolanahi ere, bozkatuena Rocio Vitero (EH Bildu) izango balitz, hautagai jeltzaleak gehiengo osoa batu beharko luke inbestidura saioan, eta horretarako, PSE-EEren babesa ez ezik, PPrena edo Elkarrekinena ere beharko luke.

Bestalde, Vitero alkate izango litzateke EH Bildu zerrenda bozkatuena izango balitz eta, aldi berean, ekainaren 17ko inbestidura saioan beste inork gehiengo osorik lortuko ez balu.

EITB FOCUS

Metodologia

EAEn, 6.649 pertsona elkarrizketatu dituzte udal eta foru hauteskundeei buruzko EITB Focus berezia prestatzeko. Horietatik, 1.543 Araban izan dira; 2.483, Bizkaian, eta 2.623, Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, 1.204 galdekatu dituzte.

Inkestak apirilaren 26aren eta maiatzaren 12a bitartean egin zituzten EAEn, eta maiatzaren 3a eta 11 bitartean Nafarroan.

Konfiantza-mailari eta beste hainbat adierazle estatistikori buruzko informazio sakonagoa ezagutzeko, kontsultatu ikerketaren PDFa.

PDF: EITB FOCUS inkesta, EAEko udalerrietako boto-asmoari buruzkoa

PDF: EITB FOCUS inkesta, Iruñeko boto-asmoari buruzkoa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Hauteskunde inkestak