Politika -
EITB Focus
PSE-EEk mantendu egingo luke Alkatetza Eibarren
Alderdi sozialistak behera egingo luke bototan, eta baliteke zinegotzi bat galtzea. Bestalde, EAJ eta EH Bildu hazi egingo lirateke.
eitb media
PSE-EEk irabaziko lituzke maiatzaren 28ko udal hauteskundeak Eibarren, eta, horrenbestez, eutsi egingo lioke Alkatetzari, EITB Focus makroinkestaren arabera.
Hain justu, Alderdi Sozialistak 8-9 zinegotzi lortuko lituzke (egun, 9 ditu), eta bigarren indarrak, EAJk, aldiz, 6-7, EH Bilduk beste. Bi alderdi abertzaleek hazkundea izango lukete.
Azkenik, baliteke Elkarrekin koalizioak egungo ordezkaria galtzea, 0-1 jasoko bailuke, aurreikuspenen arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea