Politika -

EITB Focus

Goiak (EAJ) aise irabaziko luke Donostian, baina Izagirrek (EH Bildu) erdira murriztuko luke aldea

Alderdi jeltzaleak eutsi egingo lioke egungo zinegotzi kopuruari, baina koalizio abertzaleak 4 puntuko hazkundea izango luke bototan eta ordezkari bat gehiago jasoko luke.

EITB Focus
eitb focus
EITB Focus

D. P. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Goia EAJren Donostiarako alkategaiak irabaziko lituzke M28ko udal hauteskundeak, eta hirugarren agintaldia izango luke egungo itunak errepikatuko balira, baina Juan Karlos Izagirre EH Bilduren hautagaiak erdira murriztuko luke bi alderdien arteko aldea, EITB Focus makroinkestaren arabera.

Hain zuzen ere, alderdi jeltzaleak 10 zinegotzi lortuko lituzke, duela lau urte bezala, baina ia hiru puntu jaitsiko litzateke bototan (% 35,8tik % 32,9ra).

Koalizio abertzaleak, bere aldetik, 3,8 puntuko hazkundea izango luke, % 25,2ko babesa jasota, eta ordezkari bat gehiago eskuratuko luke, 7. Horrenbestez, EAJren eta EH Bilduren arteko aldea 7,7 puntura murriztuko litzateke (2019an, 14,4koa zen).

EITB FOCUS

Hirugarren lekuan, PSE-EEk berretsi egingo lituzke duela lau urteko emaitzak: 5 zinegotzi eta botoen % 17,7.

PPk egonkor jarraituko luke, egungo 3 ordezkariak mantenduko bailituzke, bototan puntu erdi jaitsi arren, eta Elkarrekin koalizioak 2 izango lituzke, orain baino bat gutxiago.

EITB FOCUS

Metodologia

EAEn, 6.649 pertsona elkarrizketatu dituzte udal eta foru hauteskundeei buruzko EITB Focus berezia prestatzeko. Horietatik, 1.543 Araban izan dira; 2.483, Bizkaian, eta 2.623, Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, 1.204 galdekatu dituzte.

Inkestak apirilaren 26aren eta maiatzaren 12a bitartean egin zituzten EAEn, eta maiatzaren 3a eta 11 bitartean Nafarroan.

Konfiantza-mailari eta beste hainbat adierazle estatistikori buruzko informazio sakonagoa ezagutzeko, kontsultatu ikerketaren PDFa.

PDF: EITB FOCUS inkesta, EAEko udalerrietako boto-asmoari buruzkoa

PDF: EITB FOCUS inkesta, Iruñeko boto-asmoari buruzkoa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Politika EAJ-PNV Donostiako informazioa Bizkaia Gipuzkoa Araba Eneko Goia bideoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Hauteskunde inkestak