Politika -
EITB Focus
Baliteke EAJk gehiengo osoa lortzea Basaurin
Alderdi jeltzaleak duela lau urte baino zinegotzi bat gehiago lor lezake, eta horrek gehiengo osoa emango lioke. Bigarren lekuan, PSE-EE izango litzateke.
eitb media
EAJk irabaziko lituzke M28ko udal hauteskundeak Basaurin, eta baliteke gehiengo osoa ere lortzea, EITB Focus makroinkestaren arabera.
Hain zuzen ere, jeltzaleek 10-11 zinegotzi izango lituzkete. Egun 10 dituzte, eta gehiengo osoa izateko 11 behar dira.
Bigarren lekuan, PSE-EE izango litzateke, egungo 5 ordezkariei eutsita.
Bestalde, EH Bilduk zinegotzi bat gehiago jaso lezake (3 ditu, eta 3-4 aurreikusten dizkio inkestak), Elkarrekin koalizioak bat galdu lezake (2tik 1-2ra pasatuko litzateke) eta PPk mantendu egingo luke bere ordezkaria.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea