Politika -

Udal- eta foru-hauteskundeak

Maiatzaren 28ko hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna da gaur

Botoa postaz emateko asmoa baduzue edo botoa ematera behartuta bazaudete, hona hemen botoa baliozkoa izateko bete beharreko epeak jasotzen dituen gida erraz bat.

Correoseko langile bat, artxiboko irudian.
Correoseko langile bat, artxiboko irudian.
Correoseko langile bat, artxiboko irudian.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, maiatzak 18, hilaren 28ko udal- eta foru-hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna da. Beraz, Espainiako Estatuan bizi diren eta aurrez aurre bozkatzera joan ezin diren pertsona guztiek gaur arte dute eskatzeko, dagoeneko egin ez badute.

Posta bidezko botoa eskatzeko, beharrezkoa da nortasun agiri ofiziala aurkeztea eta Correosen bulegoetan edo INEren (Estatistikako Institutu Nazionala) webgunean ematen den inprimaki ofiziala betetzea. Hala, posta bidezko botoa eskatu dutenek maiatzaren 21a baino lehen jasoko dute botoa emateko behar duten dokumentazioa.

Botoa bidaltzeko epea maiatzaren 24an amaituko da. Horretarako, hautesleek gutun-azal batean sartu beharko dituzte aukeratutako boto-txartela eta hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria, eta posta ziurtatuz bidali dagokien hauteskunde-mahaira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gizartea Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak Correosen bulegoak