Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Fiskaltzak EH Bilduren hautagaitzak iker ditzake ETArekin lotura izateagatik zigortutako 44 pertsona daudelako

Fiskaltzak hartuko du eginbideak irekitzeari edo ez irekitzeari buruzko erabakia, Dignidad y Justicia elkartearen salaketa aztertu ondoren.

Auzitegi Nazionala.
Auzitegi Nazionala
Auzitegi Nazionala.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza "ETAko kide izateagatik zigortutako 44 hautagaitza" iker ditzake, Dignidad y Justicia elkartearen salaketa jaso ostean.

Ostiral honetan igorritako prentsa-ohar batean, Fiskaltzak jakinarazi du Diginidad y Justiciak salaketa erregistratu duela eta, aztertu ostean, prozesu aurreko ikerketa-eginbideak irekitzeko edo ez irekitzeko erabakia hartuko dutela.

Bestalde, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak gaur Lisboan esan duenez, ETAko kide izateagatik zigortutako hautagaiak Bilduren zerrendetan sartzea "demokrazia gutxiestea" da, eta bereziki "terrorismoaren biktimei kalte larria egitea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika albisteak ETA EH Bildu Araba Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak