Politika -

Bilera

Lehendakaria eta Sanchez transferentzien batzordeaz eta Ardatz Atlantikoaz hitz egiteko bilduko dira

Oraindik ez dago bilerarako datarik, baina Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak baieztatu duenez, biek partekatu dituzte agendak biltzeko.

Pedro Sanchezen eta Iñigo Urkulluren azken bilarearen argazkia, 2021ean, Moncloan. EFE.
Pedro Sanchezen eta Iñigo Urkulluren azken bilarearen argazkia, 2021ean, Moncloan
Pedro Sanchezen eta Iñigo Urkulluren azken bilarearen argazkia, 2021ean, Moncloan. EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak baieztatu du Iñigo Urkullu lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea elkarrekin bilduko direla. Horren ustez, bi agintarien arteko bilerak aldebiko batzordea bultza dezake, Estatutuan aurreikusitako transferentziak osatzeko. Halere, oraindik ez dago bilera horretarako datarik.

Urkulluren eta Sanchezen arteko azken bilera Moncloa Jauregian izan zen, 2021ean. Ordutik, lehendakariak hainbat gutun bidali dizkio Espainiako Gobernuko presidenteari, azkena duela gutxi, bilera bat eskatzeko. Aurretik, lehendakariak martxoaren 29an eta apirilaren 3an bidali zizkion gutunak, bai eta urtarrilaren 12an eta urtarrilaren 30ean ere, Euskadiko Autonomia Estatutua betez transferitzeke dauden gai eta funtzioei buruzko gaiak aztertu eta Bitariko Lankidetza Batzordea abian jartzea eskatzeko, besteak beste.

Hain zuzen ere, Pedro Sanchezek lehendakariaren azken gutunari erantzun dio, eta idatzi horretan hitz egin gabe dituzten hainbat gairi buruz hitz egiteko premia helarazi dio; besteak beste, makroeskualde atlantikoaz, eskumenen transferentziez, energia-interkonexioez, garraioez eta aldebiko batzordeaz.

Bestalde, apirilaren 26an, lehendakaria Presidentziako ministro Felix Bolañosekin bildu zen, Gernikako bonbardaketaren 86. urteurreneko omenaldiaren ostean egindako topaketa pribatu batean. Orduan, Urkulluk jakinarazi zion kezkatuta dagoela Espainiako Gobernuarekin duen harreman instituzionalik ezagatik. Era berean, "gero eta arrakala handiagoa" irekitzen ari dela eta egun geldirik dauden erreklamazio transferentzialei erantzunik ematen ez zaiela adierazi zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Urkullu azken albisteak Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua