Politika -
Bonbardaketaren 86. urteurrena
Espainiako Gobernuak ministro bat bidaliko du aurrenekoz Gernikako bonbardaketa oroitzeko ekitaldira
Iaz, Exekutiboak lehen aldiz gaitzetsi zuen sarraskia, eta Estatu idazkari bat igorri zuen ekitaldira.
EITB Media
Felix Bolaños Espainiako Gobernuaren Presidentzia eta Memoria Demokratikorako ministroak parte hartuko du asteazkenean Gernikako Bonbardaketaren 86. urteurrena oroitzeko lore eskaintzan, Exekutiboaren iturriek EITBri azaldu diotenez.
Hori horrela, ministro batek lehen aldiz hartuko du parte omenaldian. Iaz, Espainiako Gobernuak aurrenekoz bidali zuen ordezkari bat ekitaldira, baina Estatu idazkaria izan zen, Fernando Martinez Lopez, Memoria Demokratikoko Estatu idazkaria.
2022an, Exekutiboak lehen aldiz gaitzetsi zuen sarraskia.
Duela bi urte, Iñigo Urkullu lehendakariak gutun bat igorri zion Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, ekitaldian parte hartzea eskatzeko.