Politika -

Ustelkeria

Alfredo de Miguelen erregu helegitea atzera bota dute, eta espetxeratzeko beste urrats bat eman da

Kartzelan sartzeko epeei dagokienez, jakinarazpena jasotzen duenetik 10 egun natural dira, orain berretsitako ebazpen irmoak zioen bezala, EITBk jakin duenez. Beraz, espetxeratzea apirilaren amaierarako izango litzateke.

Alfredo de Miguel, Arabako Foru Aldundiko Tokiko Administrazioaren diputatu ohia. EFE
Alfredo de Miguel, Arabako Foru Aldundiko Tokiko Administrazioaren diputatu ohia.
Alfredo de Miguel, Arabako Foru Aldundiko Tokiko Administrazioaren diputatu ohia. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Lurralde Auzitegiak atzera bota du Alfredo de Miguelen abokatuak aurkeztutako erregu helegitea, Gorenaren epaiaren ostean auziko zigorrak berresten zituen ebazpenaren aurka, iturri judizialek jakitera eman dutenez.

Horrekin beste urrats bat ematen da epaia betearazteko eta Euskal Herrian sekula antzemandako ustelkeria sare handieneko lau zigortuak kartzelan sartzeko.

Kartzelan sartzeko epeei dagokienez, jakinarazpena jasotzen duenetik 10 egun natural dira, orain berretsitako ebazpen irmoak zioen bezala, EITBk jakin duenez. Beraz, espetxeratzea apirilaren amaierarako izango litzateke.

De Miguelen abokatu berriak, Estefania Rojok, erregu errekurtsoa aurkeztu zuen Arabako Auzitegian martxoaren 15eko ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek zigorrak Auzitegi Gorenak emandako epaira egokitzen zituen.

Auzitegiak helegitea atzera bota du orain. Hurrengo urratsa izango da zigor epaia zigorrak betearazteko bulegoari jakinaraztea, eta horrek espetxeratzeko agindua emango die abokatuei.

Orain, abokatuek azken saiakerak egingo dituzte kartzela saihesteko: De Miguelek indultu partziala eskatu zuen, legez kanpoko elkartzearen delituari buruzkoa soilik. Delitu horrengatik, hiru urteko zigorra ezarri zioten; espetxeratzea dakarren bi urtetik gorako zigor bakarra da.

Gainerako zigortuak hauek dira: Koldo Otxandiano alderdikidea (7 urte eta 6 hilabeteko zigorra), Aitor Telleria Gasteizko zinegotzi ohia (6 urte eta hilabeteko zigorra) –biek ere indultua eskatu dute, eta Telleria gaixorik dagoela adierazi du–, eta Javier Sanchez Robles Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendari ohia (7 urte eta hilabete bateko kartzela-zigorra).

Fiskaltzak kartzela saihesteko azken saiakera hori errefusatzearen eta Alfredo De Miguel kartzelan sartzearen alde egin du dagoeneko.

Defentsako iturriek uste dute Fiskaltzak gauza bera egingo duela, eta ildo horri jarraituko diola auziko beste hiru zigortuekin.

Arabako Auzitegiak datorren astean erabaki beharko du Fiskaltzaren ildoari jarraitu eta espetxeratzea berresten duen edo defentsen alegazioren bat onartzen duen eta kartzelan sartzea atzeratzen duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak De Miguel Auzia Epaiketak