Politika -

DE MIGUEL AUZIA

Arabako Auzitegiak Aitor Telleriari jakinarazi dio 10 eguneko epea duela espetxean sartzeko

Araba Buru Batzarreko kide ohiak ostegun honetan jaso du kartzelan sartzeko jakinarazpena.

Aitor Telleria eta Alfredo De Miguel, epaiketan. Artxiboko irudia: EITB Media
Aitor Telleria eta Alfredo De Miguel, epaiketan. Artxiboko irudia: EITB Media
Aitor Telleria eta Alfredo De Miguel, epaiketan. Artxiboko irudia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

De Miguel auzian kondenatutakoak hasi dira espetxean sartzeko jakinarazpenak jasotzen. EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Arabako Auzitegiak gaur goizean jakinarazi dio Aitor Telleria EAJko Araba Buru Batzarreko kide ohiari 10 eguneko epea duela kartzelan sartzeko. Bihar kontatzen hasi eta apirilaren 9an amaituko litzateke epea, baina horri grazia eguna gehitu beharko litzaioke.

Dena den, Aitor Telleriaren abokatuak EITB Mediari azaldu dionez, espetxean sartzeko prozesua geldiarazita dago harik eta Arabako Auzitegiak zigorrak eteteko eskaerak ebazten dituen arte.

Izan ere, Aitor Telleriaren defentsak indultua eskatu zuen kondena osoagatik, eta ezohiko etenaldia, gaixotasunagatik.

De Miguel auzian zigortu zituztenetako beste bik ere, Alfredo De Miguelek eta Koldo Otxandianok, zigorrak eteteko eskaerak egin zituzten.

Aitor Telleriari bost urte eta hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten prebarikazioa, funts publikoak bidegabe erabiltzea, merkataritza-dokumentuak faltsutzea, influentzia-trafikoa, kapitalak zuritzea eta legez kanpoko elkartea osatzea egotzita.

Alfredo de Miguel Arabako EAJko bigarrena eta foru diputatua izandakoari 12 urte eta 4 hilabeteko zigorra ezarri zioten, kargu publikoan aritzeko gaitasungabetzea eta isunaz gain. Honako delituak egotzi zizkioten: funtzionario-eroskeria pasiboa, merkataritzako dokumentua faltsutzea, diru publikoa bidegabe erabiltzea, funtzionario-eroskeria, kapitalak zuritzea eta zilegi ez den elkartea osatzea.

Koldo Otxandiano jeltzalea 7 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu zuten, baina espetxean 6 urte eta 9 hilabete egingo ditu gehienez. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Araba Araba Ustelkeria politikoa azken albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa De Miguel auzia albisteak Espetxeak