Politika -

ERC - ESPAINIAKO GOBERNUA

Emakumeek % 100 kotizatuko dute seme-alaben zaintzagatik lanaldia murrizten dutenean

ERCk eta Espainiako Gobernuak adostu dute neurria, pentsioen erreformaren negoziazioen testuinguruan. Akordioaren arabera, ERCk erreformaren alde bozkatuko du, pentsioen dekretu berriak aurrera egitea ahalbidetuz.

Jordi Salvador eta Gabriel Rufian, gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE
Jordi Salvador eta Gabriel Rufian, gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE
Jordi Salvador eta Gabriel Rufian, gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeek % 100 kotizatuko dute seme-alaben zaintzagatik lanaldia murrizten dutenean. ERCk eta Espainiako Gobernuak adostu dute gaur neurria, pentsioen erreformaren negoziazioen harira izaten ari diren elkarrizketetan. Jordi Salvador ERCko diputatuak eman du akordioaren berri Kongresuan bertan.

Modu horretan, Espainiako Gobernuak pentsioen erreformaren dekretua aurrera ateratzeko boto kopurua bermatu du. Adostutakoaren arabera, ERCk alde bozkatuko du, erreforma ahalbidetuz. Aurrez, EH Bilduk, PDeCATek, Mas Pais eta Compromis taldeek iragarria zuten aldeko botoa.

Prentsaren aurreko agerraldian Salvadorrek esan duenez, pentsioei buruzko dekretua lege proiektu gisa izapidetzen dutenean edota xedapen gehigarri gisa erantsiko dute gaur adostutako neurria. Hala hitzeman die Jose Luis Escriva Inklusio eta Gizarte Segurantza ministroak.

Horrez gain, arriskuko haurdunaldiagatik behin behineko ezintasun pentsioak handitzea ere adostu dute bi aldeek gaurko bileran, eta baita, edoskitzeagatik lanaldia murrizten duten amena ere. Genero arrakalari aurre egiteko neurri oso garrantzitsua dela nabarmendu du ERCko diputatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Lana Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Erretirodunak azken ordukoa ERC Amak albisteak