Politika -

KATALUNIA

Puigdemontek auzipetuta jarraitzen du dirua bidegabe erabiltzeagatik eta desobedientziagatik

Proces auziko instrukzio epaileak atzera bota ditu aldeek aurkeztutako helegiteak, hain zuzen ere, sedizio delitua indargabetzen eta dirua bidegabe erabiltzeko delitua murrizten duen erreforma indarrean sartu ostean.

Carles Puigdemont Europako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE
Carles Puigdemont Europako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE
Carles Puigdemont Europako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren auziperatzea berretsi du urriaren 1eko erreferendumaren testuinguruan dirua bidegabe erabiltzeagatik eta desobedientzia delituagatik.

Llarenak atzera bota ditu aldeek urtarrilaren 12ko bere autoaren aurka aurkeztutako helegite guztiak; batetik, Carles Puigdemontek eta Antonio Comin, Lluis Puig eta Clara Ponsati kontseilari ohiek aurka aurkeztutakoak, eta, bestetik, Estatuko Abokatutzak eta Fiskaltzak aurkeztutakoak.

Sedizio delitua indargabetzen eta dirua bidegabe erabiltzeko delitua murrizten duen Zigor Kodearen erreforma indarrean sartu ostean eta helegiteen ondotik, auzipetuen egoera berrikusi du epaileak. Dirua bidegabe erabiltzeagatik eta desobedientzia delituei eutsi die, baina desordena publiko larria ez aplikatzea erabaki du.

Bestalde, Carles Puigdemont, Toni Comin eta Lluis Puig Espainiako Estatuan atxilotzeko indarrean dagoen agindua bere horretan utzi du. Gainera, kartzelan sartuko balituzte Llarenak ez du baztertzen europarlamentari direnei Parlamentuko bileretara joateko baimena ematea baldin eta immunitatea izaten jarraitzen badute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Auzitegi Gorena argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Puigdemont azken ordukoa Kataluniako prozesua zuzenean Junts per Catalunya