Politika -

Kongresua

Voxen zentsura mozioa martxoaren 21ean eta 22an egingo dute

Eztabaida datorren asteartean abiatu, eta biharamunean egingo dute bozketa. Aurrekoan bezala, ultraeskuinak Sanchezen aurka aurkeztutako mozioak ez du bide egingo, baina oraingoaz kontrako boto gutxiago egongo dira, PPk abstentziora joko baitu.

Daten berri eman du Batetek gaur Kongresuan. Argazkia: EFE
Daten berri eman du Batetek gaur Kongresuan.
Daten berri eman du Batetek gaur Kongresuan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vox alderdi ultraeskuindarrak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen kontra aurkeztu duen zentsura mozioa datorren astearte, martxoaren 21ean, eta asteazkenean, hilaren 22an, egingo dute Kongresuan, Meritxell Batet behe ganberako presidenteak gaur jakinarazi duenez. 

Batetek agerraldi laburra egin du goizean daten berri emateko: eztabaida asteartean abiatuko dute, eta bozketa biharamunean, asteazkenean, egingo dute. Ultraeskuinak Sanchezen aurka aurkezten duen bigarren mozioa da honakoa; oraingoan, baina Ramon Tamames izango da presidentea ordezkatzeko hautagaia. 

89 urteko ekonomialari eta politiko ohia —Trantsizio garaian Alderdi Komunistako buruzagia izan zen, eta ondoren, CDSko militantea— aukeratu izanak polemika sortu zuen, Voxek defendatzen ez dituen hainbat ideia baititu. 

Aurreko mozioan bezala, honek ere kale egingo du. Hori bai, kontrako boto gutxiago izango ditu, Alderdi Popularra abstenituko baita. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PP Alderdi politikoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Vox Ultraeskuina