Politika -

Parlamento en las Ondas

EAJ, PSE eta PPk "funtsezkotzat" dute Euskal Y-a Europarekin lotzea eta Frantziarekiko lotura ez atzeratzea

Bestalde, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek egungo konexioak eta aldiriko lineak hobetzeko deia egin dute, AHTren "xahutzearen" aurrean.

Radio Euskadiko estudioetan eztabaida, larunbat honetan. Argazkia: EITB Media
Radio Euskadiko estudioetan eztabaida, larunbat honetan. Argazkia: EITB Media
Radio Euskadiko estudioetan eztabaida, larunbat honetan. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk, PSEk eta PP+Csek "funtsezkotzat eta estrategikotzat" jo dute euskal Y-a Europarekin lotzea eta Frantziarekiko lotura ez atzeratzea. Bestalde, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk aldiriko lineak eta egungo konexioak hobetzeko deia egin dute, "gehiegizko gastua" eta "xahubidea" dela esan duten proiektu baten aurrean.

Radio Euskadiko 'Parlamento en las Ondas' saioan egindako eztabaidan, Iñigo Urkullu lehendakariak Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteekin astelehen honetan egingo duten bilera izan dute hizpide legebiltzarkideek, Frantziako Gobernuak abiadura handiko trenbide korridorearen inaugurazioa 2042ra atzeratzeko hartu duen erabakia aztertzeko.

Horren harira, Jose Antonio Suso EAJko legebiltzarkideak esan du iragarpena ez dela "ur hotzeko pitxer bat", aspalditik pairatzen ari baitira "ur hotzeko ontziak", Frantziako Estatua "prozesua luzatzen ari delako".

Bestalde, Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak ukatu egin du AHTren eraikuntza atzeratzea edo ez egitea "isolamendua" denik, "komunikazioak hobetu daitezkeelako, baina ez da isolamendurik".

Casanovak berriro salatu du abiadura handiko trenak "xahutze" ekonomikoa eta ingurumen "hondamena" dakartzala. Hala, "onartezina" iruditu zaio azpiegituraren arloko "inbertsio ekonomiko handiena" egin den bezala planifikatu izana.

PSE-EEtik, Ekain Rico legebiltzarkideak "denok batera" joatearen alde egin du, gai "estrategikoa" baita Euskadirentzat eta Espainia osoarentzat.

Frantziako Gobernuaren adierazpenek "kezka" sortzen dutela onartu ostean, Ricok ohartarazi du "epeak betetzea nahi dugunok elkartzeko saiakera oro positiboa" dela.

Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak azpimarratu du Euskadik "30 urte" daramatzala "AHTren zain", eta "duela 50 urteko loturak" dituela Madrilekin edo Bartzelonarekin.

Bere ustez, "Alvia trenekin berritutako azpiegitura batekin bakarrik" bidaiatu ahal izango litzateke "azkar", "hainbeste diru xahutzen ari den eta gero garestiagoa izango den" proiektu baten beharrik gabe, dagoeneko martxan jarritako lineetan erakusten denez.

Azkenik, Carmelo Barrio PP+Cs-eko legebiltzarkideak esan du asteleheneko bilerak "Espainiako Gobernua presionatzeko" balio behar duela, "Frantziak gai hori lehentasun gisa har dezan bultzatzeko".

Noizko egongo da bukatuta Abiadura Handiko Trena Euskadin?
Noizko egongo da bukatuta Abiadura Handiko Trena Euskadin?
Noizko egongo da bukatuta Abiadura Handiko Trena Euskadin?

00:55
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra bideoak Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Frantzia albisteak EH Bildu Bizkaia PSE-EE Bizkaia Euskadiko PP bideoak Ciudadanosi buruzko albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Podemos Ahal Dugu Euskadi AHT Euskadi Macronen Gobernua