Politika -

Hauteskundeak

Hauteskunde mahaietan dauden herritarrek 70 euroko dieta kobratuko dute

Espainiako Gobernuak zenbatekoa doitu du, eskudirutan ordaintzea errazagoa izan dadin, oraindik hala ordaintzen baitu gehiengoak.

Hautesontzi bat. Artxiboko argazkia: EFE
Hautesontzi bat. Artxiboko argazkia: EFE
Hautesontzi bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, hemendik aurrera hauteskunde mahaiak osatuko dituzten herritarrentzako dietak "biribildu" eta 65 eurotik 70era igoko dira, kudeatzea "errazteko"; izan ere, oraindik "gehiengoa" dira eskudirutan egiten direnak.

Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) astelehen honetan argitaratu duenez, Fernando Grande-Marlaskak zuzentzen duen Ministerioaren arabera, "gomendagarria" da kopurua doitzea, eta hala jaso dute 2019ko erabakia eguneratzeko zabaldutako azken aginduan.

"Ordura arte, hauteskunde mahaietako kideen dietak langile publikoen ordainsarien neurri berean eguneratzen ziren, nahiz eta sistema horrek nabarmen zailtzen zuen ordainketak kudeatzea, batez ere eskudirutan egiten diren kasuetan (gehiengoa dira oraindik). Beraz, gomendagarria zen dietaren zenbatekoa biribiltzea ordainketa horiek errazteko", argudiatu du Barne Ministerioak.

Agindu horren arabera, 70 euroko dieta jasoko dute mahaiburu eta mahaikide karguetarako izendatutako pertsonek. Titular izaera dutenek bakarrik izango dute eskubide hori, ez ordezkoek; izan ere, titular bat ordezkatzea egokitzen bazaie bakarrik kobratu ahal izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainiako Gobernua bideoak Espainia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak gaur