Politika -

LUHUSOKO POLIZIA OPERAZIOA

"Txetx" Etcheverry eta Beatrice Molle epaitzeko eskatu du Terrorismoaren aurkako Frantziako Fiskaltzak

2016an Luhuson egindako polizia operazioan bost pertsona atxilotu zituzten: "Txetx" Etcheverry, Beatrice Molle, Stephane Etchegaray "Etxe", Mixel Berhokoirigoin eta Mixel Bergougnan. "Etxe" errugabe jotzea eskatu du Fiskaltzak, eta azken biak 2017an eta 2021ean hil ziren.

"Txetx" Etcheverry, artxiboko irudi batean. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia
"Txetx" Etcheverry, artxiboko irudi batean
"Txetx" Etcheverry, artxiboko irudi batean. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko abenduaren 16an Luhuson egindako polizia operazioan atxilotuetako bi ("Txetx" Etcheverry eta Beatrice Molle) Pariseko Auzitegi Korrekzionalean epaitzea eskatu du Terrorismoaren aurkako Frantziako Fiskaltzak. Informazio hori baieztatu du Bakebideak ohar batean.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Nortzuk dira 'bakearen artisauak'?

Luhusoko operazioari lotuta bost pertsona atzeman zituzten: "Txetx" Etcheverry, Beatrice Molle, Stephane Etchegaray "Etxe", Mixel Berhokoirigoin eta Mixel Bergougnan.

Stephane Etchegaray "Etxe" errugabe jotzea galdegin du Fiskaltzak.

Mixel Bergougnan eta Mixel Berhokoirigoin 2017ko maiatzean eta 2021eko maiatzean hil ziren, hurrenez hurren.

"Euskal Herriko bake prozesuan mugarri nabarmena izan zen Luhusuko ekimenetik 7 urtera" zigor eskaera horiek "onartezinak" direla salatu du Bakebideak. Hori dela eta, Luhusoko ekimenari lotuta auzibidean diren pertsona guztien errugabetzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iparraldea Frantzia albisteak ETA Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Bakea Euskadin