Politika -
Bizkaia
Zein egoeratan dago Usansoloren desanexio-prozesua eta zeintzuk dira hurrengo urratsak?
Udalerria sortzeko prozesuak aurrerapausoak ematen jarrai dezake. Horrela, orain Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio kudeaketa batzorde bat sortzea, hauteskundeak egin arte udal baten funtzioak beteko dituena.
EITB Media
Bizkaiko Batzar Nagusietan bereizketa onartzeko hartutako erabakiaren ondoren, Espainiako Estatuak helegitea aurkeztu zuen Estatuko Abokatutzaren bidez abenduaren 30ean. Orain, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Usansolo Galdakaotik bereizteko prozedura etetea ukatu ondoren, zein egoeratan dago desanexioa?
Bada, Espainiako Estatuak bost egun ditu helegitea aurkezteko, eta, horren ostean, Usansoloren desanexioaren aurkako auzia hasiko da.
Bitartean, ordea, udalerria sortzeko prozesuak aurrera egiten jarrai dezake. Horrela, orain Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio kudeaketa batzorde bat sortzea, udal baten funtzioak beteko dituena hauteskundeak egin arte, 2023ko maiatzeko hauteskundeetarako Usansolo oraindik ez baita udalerri gisa osatuko.
Gainera, Usansolok toki entitateen erregistroan izena eman beharko du, eta Espainiako Estatuak onartzen duen edo errekurritzen duen ikusi beharko da.