Politika -
Lapurdi
Elhorga garaile Senpereko herri hauteskundeen lehen itzulian, Jaureguy gertu duela
Eskuin zentroko hautagaia ezustean ipini da lehen postuan, 1115 boto bilduta. Atzetik 1089 botorekin Christophe Jaureguy abertzalea geratu da, Hats Berria formazioarekin. Egungo auzapez Dominiquie Idiartek (Elkarrekin Senpere) lortu ditu gaurkoan boto gutxien, 891 zehazki.
EITB MEDIA
Bernard Elhorga gailendu da, Egin Senpererentzat formazioarekin, Senperen gaur egin diren herri hauteskundeen lehen itzulian. Eskuin zentroko hautagaia ezustean ipini da lehen postuan, 1115 boto bilduta. Atzetik 36 boto gutxiagorekin (1089 boto) Christophe Jaureguy abertzalea geratu da, Hats Berria formazioarekin. Egungo auzapez Dominiquie Idiartek (Elkarrekin Senpere) lortu ditu gaurkoan boto gutxien, 891 zehazki.
5.000 herritar inguru bozkatzera deituta zeuden igande honetan Senperen, Herriko Kontseiluak gehiengoa galdu ostean, hauteskundeak errepikatu behar izan dituztelako. 3086 boto zenbatu dira, % 55eko parte-hartzea, beraz.
Pozik agertu da Elhorga emaitzarekin eta azken hilabeteotan izandako "tenstioak atzean uzteko" deia egin du.
Inork gehiengo osorik lortu ez duenez, otsailaren 26ko bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Senperen gobernuan izango den hautagaia eta alderdia, abstentzioa izango da gakoetako bat.
2022ko urrian Herri Kontseiluaren gehiengoaren hamar zinegotzik kargua utzi zuten, eta horietatik bost bete ziren. Abenduan oposizioko hautetsi guztiek dimisioa eman ostean, udalbatzaren heren bat hutsik geratu zen. Hortaz, legez behartuta zeuden hauteskundeak errepikatzera.