Politika -
Inkesta
CISek PSOEren gorakada nabarmena eta Podemosen gainbehera aurreikusi ditu
'Bai soilik da bai' polemikaren erdian egindako inkesta izan da, eta PPk PSOEren aurretik jarraitzen du boto zuzenean: % 22,7 eta % 22,1.
agentziak | eitb media
Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) % 1,9ko igoera aurreikusi du PSOErentzat boto aurreikuspenean, % 32,1eraino; baina beherakada nabarmena egotzi dio Unidas Podemos gobernukideari, % 14,2tik % 12,7ra.
Otsailaren 1etik 11ra egindako inkestan, 'Bai soilik da bai' legeari buruzko eztabaidaren erdian, PSOEk PPrekiko duen aldea ere handitzen du, % 2,3raino, baina Alberto Nuñez Feijooren alderdia ia % 30era iritsi da, % 29,8ra, boto aurreikuspenean.
Dena den, bigarren hilabetez jarraian, PPk PSOEren aurretik jarraitzen du boto zuzen aurreikuspenean, % 22,7arekin. PSOEk % 22,1eko boto zuzen aurreikuspena du.
Sozialisten gorakadaren ia parekoa izan da Unidas Podemosen gainbehera, hilabetean puntu eta erdi galdu baitu; eta Vox % 10 inguruan geratu da boto aurreikuspenari dagokionez.
Ciudadanosek, berriz, hiru bototik bat galdu du, % 2,9tik % 2ra.
Indar nagusienen atzetik kokatu dira ERC (% 2), EH Bildu (% 1,1), JxCat (% 1,1) eta EAJ (% 0,8).