Udal eta foru hauteskundeak -

kanpainaurrea

Echevestek "zerga erreforma sakona" aldarrikatu du ongizate estatuari eusteko

Podemosen Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak kritikatu du Gipuzkoan diru "gutxi" biltzen dela "gehien dutenetatik", eta gainera, "gaizki" banatzen dela.

Miren Echeveste Podemosen Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaia. Argazkia: Efe
Miren Echeveste Podemosen Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaia. Argazkia: Efe
Miren Echeveste Podemosen Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaia. Argazkia: Efe

agentziak| eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Echeveste Podemosen Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiak "zerga erreforma sakona" egitea aldarrikatu du, "gehien duenak gehien eman dezan ongizate estatuari eusteko". Bere esanetan, Gipuzkoan diru "gutxi" biltzen da "gehien dutenetatik", eta gainera, "gaizki" banatzen da.

Alderdi moreak ekitaldia egin du Donostian duen egoitzan 'Gipuzkoa eraldatu' kanpaina aurkezteko, "Gipuzkoa hobea, justuagoa eta sozialagoa lortzeko oinarriak jartzeko helburuarekin" sortutako ekimena jendarteratzeko.

Echevestek esan du Gipuzkoaren eraldaketa "udal arlotik, herriz herri" iritsiko dela, eta horregatik jarrri zutela martxan "duela hilabete batzuk herritarren ekarpenak jasotzeko prozesu bat, jendeak eskatzen duen aldaketa proiektua osatzeko".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Gipuzkoa Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023