Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Abortuaren legea, Turkiako eta Siriako lurrikarak eta pertsona errefuxiatuen egoera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media
Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 9, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Abortuaren legea: PPk 2010ean abortuaren legearen kontra jarritako helegitearen inguruko ebazpena kaleratuko du gaur Auzitegi Konstituzionalak.

- Turkiako eta Siriako lurrikarak: Azken zenbateken arabera, 12.000 baino gehiago dira astelehenean Turkia eta Siria astindu zituzten lurrikaren ondorioz hildakoak. Bien bitartean, erreskate taldeak, tartean Euskal Herritik joandakoak, etengabe ari dira lanean, hondakinen azpian harrapatutakoak atera nahian.

- Pertsona errefuxiatuen egoera: Zehar-Errefuxiatuekin gobernuz kanpoko erakundeak pertsona errefuxiatuen egoerari buruzko txostena plazaratuko du. Aurkezpena Bilbon izango da, 10:30ean.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Politika albisteak Munduko albiste zirraragarriak Ukraina azken orduko Espainiako Gobernua albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Turkia berriak Lurrikarak munduan Errefuxiatuak