Politika -

Indarkeria matxista

PSOEk ez du baztertzen 'Bai bakarrik da bai' legea Unidas Podemosen babesik gabe zuzentzea

"Iruditzen zait akordio batera iritsiko garela, baina horrelakorik gertatzen ez bada, guk geuk aldatu beharko dugu legea", esan du Monterok.

Ogasun eta Funtzio Publikoko ministro Maria Jesus Montero. Argazkia: EFE
Ogasun eta Funtzio Publikoko ministro Maria Jesus Montero. Argazkia: EFE
Ogasun eta Funtzio Publikoko ministro Maria Jesus Montero. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ogasun eta Funtzio Publikoko ministro Maria Jesus Montero "baikor" agertu da 'Bai bakarrik da bai' legea aldatzeko ahaleginean, Unidas Podemosekin akordio batera iritsiko direla sinetsita, nahiz eta ez duen baztertu araua inoren babesik gabe berritzea.

"Iruditzen zait akordio batera iritsiko garela, baina horrelakorik gertatzen ez bada, guk geuk aldatu beharko dugu legea", esan du Monterok. Haren hitzetan, PSOEren eta Unidas Podemosen arteko eztabaida "kontu teknikoekin" dago lotuta.

"Lege ona" dela erantsi du ministroak, "feminismoaren eta emakumeen lorpen handia", baina horrek ekarri dituen zigor arintzeak deitoratu ditu, biktimen zauria berrireki duela iritzita.

Arrazoi horrengatik, Monterok beharrekotzat jo du araua zuzentzea, "epaileek erasotzaileen aurkako zigorrak arindu ez ditzaten", "baina betiere lege honen muina onarpenean oinarrituta baldin badago. Ministroak esan duenez, PSOEk Unidas Podemosi bidalitako proposamen guztiek dute onarpenaren gakoa ardatz.

Zentzu horretan, Monterok azaldu du Gobernuko bazkideak akordioa moldatu nahian dabiltzala. Horregatik, nahiago izan du, adierazpenak egiteko orduan, zuhur agertu, "gai tekniko guztiek bertsio ezberdinak dituzte eta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Indarkeria matxista Delituak argazkiak Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Podemos albisteak Matxismoa Sexu erasoak