Politika -
hAUTESKUNDEAK
Burlatak lau zinegotzi irabaziko ditu maiatzeko hauteskundeetan; eta Barañainek, galdu
Lehenak 20.000 biztanleko langa gainditu du, eta bigarrena hortik behera jaitsi da.
agentziak | eitb media
Espainiako Estatuko 23 udalerri handik aldatuko dute zinegotzi kopurua maiatzeko udal hauteskundeetan 2019ko bozetatik izan diren aldaketa demografikoak direla eta. Horien artean daude Burlata eta Barañain nafarrak. Lehenengoak lau irabazi eta bigarrenak beste hainbeste galduko ditu.
Espainiako Institutu Nazionalak argitaratutako azken datu ofizialen arabera, 21 udalerritan edukiko dituzte 4 zinegotzi gehiago 20.000 eta 50.000 biztanleko langak igarotzeagatik, eta 2k galdu egingo dituzte biztanle kopurua jaisteagatik.
Barañain da udal taldea murriztuko duenetako bat, 20.000 biztanletik jaitsi ondoren; eta 21 zinegotzi izan beharrean 17 izango ditu maiatzetik aurrera.
Era berean, 14 udalerrik 20.000 biztanle baino gehiago izatea lortu dute lau urteren buruan, eta 17 zinegotzi izatetik 21 izatera pasatuko dira, tartean Burlata.