Politika -

HAUTESKUNDEAK

Carlos Garcia Adanero izango da PPren Iruñeko alkategaia

UPNtik kanporatutako diputatuak afiliatu izateari utzi dio eta PPrekin akordioa lortu du udal eta foru hauteskundeetarako.

Carlos García Adanero, Javier Garcia eta Sergio Sayas alboan dituela. Artxiboa: EITB MEDIA
Carlos García Adanero, Javier Garcia eta Sergio Sayas alboan dituela. Artxiboa: EITB MEDIA
Carlos Garcia Adanero izango da PPren Iruñeko alkategaia

1:06

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Garcia Adanero diputatua izango da PPren Iruñeko alkategaia maiatzeko udal hauteskundeetan, alderdiko iturriek zabaldutako informazioaren arabera.

Popularrek adierazi dutenez, "bere eskarmentu politikoa, hiriarekin duen lotura eta Nafarroako balio konstituzionalen defentsa" baloratu dituzte.

Garcia Adanerok "hiriburuaren eta nafar guztien interesak ordezkatuko ditu, baita Diputatuen Kongresuko eserlekutik ere", gaineratu dute.

Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero UPNtik kanporatutako diputatuek PPrekin akordioa lortu dute udal eta foru hauteskundeetara PPren siglekin aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Alderdi Popularra Iruñeko argazkiak UPN Nafarroa Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Udal eta foru hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak 2023 Nafarroako PP albisteak Zenbat hautagai daude hauteskundeetan?