Politika -

Katalunia

Puigdemont: "Ez naiz eskuburdinak jarrita itzuliko, aske baizik"

Buruzagi independentistak deitoratu du "Espainian berriro frogatu dela justizia politizatuta" dagoela, baina nabarmendu du "borroka amaiera arte" luzatuko duela.

Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohia. Irudia EITB
Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohia. Irudia EITB
Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohia. Irudia EITB

EITB media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohiak esan du ez dela "eskuburdinak jarrita itzuliko, aske baizik".

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailearen ebazpenaren berri izan ostean, agerraldi telematiko batean, buruzagi independentistak deitoratu du "Espainian agerian geratu dela justizia politizatuta" dagoela, baina nabarmendu du "borroka amaiera arte" luzatuko duela.

Puigdemontek esan du ez duela "onura pertsonalik nahi eta Europako auzitegietan azkeneraino" borrokatuko dutela gaineratu du. Ildo horretan, gogorarazi du "auzitegi horien erabakiak iristear" daudela.

"Nik ez dut nire onura pertsonalarekin babestuko katalanek herrialde aske batean behin betiko bizitzeko duten irrika kriminalizatu nahi duen politika bat"

Horrela, Generalitateko presidente ohiak esan du borroka egingo duela aske geratu ahal izateko, eta ez dela itzuliko "Espainiako epaile baten aurrean eskuburdinak jarrita edo amore emanda, bihozbera izan dadin", Llarena magistratuari erreferentzia eginez.

ERC eta Pere Aragonesen Gobernua esplizituki aipatu gabe, Puigdemont oso kritiko agertu da errepublikarrek PSOErekin adostutako Zigor Kodearen erreformarekin: "Nik ez dut nire onura pertsonalarekin babestuko katalanek herrialde aske batean behin betiko bizitzeko duten irrika kriminalizatu nahi duen politika bat".

Nahiz eta azken hilabeteetan "funanbulismo parlamentarioa" egin, Espainian "auzitegietatik politika egiten jarraitzen da eta ekintza judizialak komenigarri zaien erara aldatzen dira", soilik "independentzia prozesu osoa jazartzeko eta zigortzeko", esan du.

"Lehenik matxinadagatik, gero sedizioagatik jazarri nahi duen justizia bat da, eta orain, nire atxiloketa eskatuko du duela lau urte eta erdi Alemanian atzera bota zuen delitu batengatik", salatu du. Horregatik, "ez da justizia demokratikoa".

"Lege aldaketetan joera hori iraultzeko tresna bat ikusi nahi zuena oker zegoen", azpimarratu du, ERCri eta "sedizio-delituaren erreforma desegokiari" erreferentzia eginez. Gorenak "ez du interpretazio positiborik" egin, kritikatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Europar Batasuna Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Europa Espainia Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont Kataluniako prozesua zuzenean Kataluniako Generalitatea