Politika -

Justizia

Sedizioa indargabetuko dute eta dirua bidegabe erabiltzeko zigorrak txikituko dituzte ostegunetik aurrera

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak, bere aldetik, 'Acuamed'eko auzipetuentzat eskatzen duten 40 urtetik gorako zigorra berrikusiko du.

Senatuan bozketa egin zuteneko irudia. Argazkia: EFE
Senatuan bozketa egin zuteneko irudia. Argazkia: EFE
Senatuan bozketa egin zuteneko irudia. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan sartuko da indarrean sedizio delitua indargabetzen eta dirua bidegabe erabiltzeko delitua murrizten duen legea -PSOEk eta Unidas Podemosek bultzatu zuten-. Zigor Kodea aldatzeko proposamenari abenduaren 22an eman zion argi berdea Goi Ganberak, PSOE, ERC, EH Bildu, EAJ eta Mes per Mallorcaren gehiengoarekin. PPk, Voxek, Ciudadanosek, UPNk, Juntsek, PRCek, Coalicion Canariak, Teruel Existek, PARek eta bi parlamentari independentek aurka bozkatu zuten. Bestalde, Mas Madrid, Geroa Bai eta Compromiseko senatariek abstenitzea erabaki zuten.

Bidegabeko erabilera delitua: Nola araututa dago eta aldaketzeak zer dakar

Hartara, erreformak sedizio delitua desagerrarazi eta desordena publiko larriagotuko delitu bilakatuko du. Ondorioz, 15 urteko gehieneko zigorra bost urtekoa izatera igaroko da.

Bestetik, irabazi asmorik gabeko dirua bidegabe erabiltzeagatik gehieneko zigorra lau urtera jaitsiko dute. Gaur-gaurkoz, zortzi urterainokoa izan daiteke, eta 12 urtera ere irits daiteke, bidegabeko diru kopurua 250.000 eurotik gorakoa bada.

Hala, 2017ko urrian Katalunian egindako erreferendumagatik zigortutako buruzagi independentisten abokatuek absoluzioa eskatuko dute.

'Acuamed'eko auzipetuen zigorren berrikuspena

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak, bere aldetik, 'Acuamed'eko auzipetuentzat eskatzen duten 40 urtetik gorako zigorra berrikusiko du. Izan ere, kasua daraman epaileak Ministerio Publikoari eskatu zion zigorrak berrikus zitzala, dirua bidegabe erabiltzeko zigorrean egindako aldaketek eragina izan zitzaketelakoan.

Europa Press albiste agentziak kontsultatutako iturri fiskalek berretsi egin dute albistea. Horien arabera, eskaera guztiak berraztertu beharko dituzte. Oraindik, baina, ez dute horrek ekar ditzakeen ondorioak aurerratu nahi izan.

Auzitegi Nazionalak bideratutako 'Acuamed' auziak, bidegabeko delitua ez ezik, beste hainbat delitu ere ikertzen ditu; iruzurrarekin, funtzionario eroskeriarekin, faltsukeriarekin, prebarikazioarekin, eragimen trafikoarekin, talde kriminaleko partaide izatearekin eta lehiaketa publikoen prezioak aldatzearekin lotutakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Kataluniako erreferenduma Delituak Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean Senatua