Politika -

Hauteskundeak

Cristina Ibarrola izango da UPNren Iruñeko alkategaia

Mayak udal politikaren lehen lerroa utziko du. Bi alditan izan da Nafarroako hiriburuko alkate: 2011 eta 2015 artean aurrenekoz, eta 2019 eta 2023 artean bigarrenez.

UPNren Iruñeko alkategai Cristina Ibarrola
UPNren Iruñeko alkategai Cristina Ibarrola
UPNren Iruñeko alkategai Cristina Ibarrola

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko alkate Enrique Mayak iragarri du ez duela maiatzeko udal hauteskundeetan bere hautagaitza berriro aurkeztuko. Prentsaurrekoan eman du albistea, UPNren Iruñeko alkategaia Cristina Ibarrola izango dela aureratu aurretik.

Modu horretan, Mayak udal politikaren lehen lerroa utziko du. Bi alditan izan da Nafarroako hiriburuko alkate: 2011 eta 2015 artean aurrenekoz, eta 2019 eta 2023 artean bigarrenez (Navarra Suma koalizioaren buru).

Iazko azaroan heldu ziren Mayaren hautagaitzaren inguruko lehen zurrumurruak, PSNk zerrendaburua aldatzeko erabakia ezagutarazi zuenean. Mayak, baina, denbora eskatu zuen azken erabakia iragartzeko, gauzak argi ez zituela arrazoituta.

Ibarrola, bestalde, Medikuntzako eta Kirurgiko lizentziaduna da. Sendagile lanetan aritu zen Nafarroako Ospitaleko larrialdi zerbitzuan, baita zenbait osasun zentrotan ere. Mediku lanak utzita, gestio eta politika beharrak egitera igaro zen geroago Nafarroako Gobernuan. Gaur egun UPNren parlamentari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñeko albisteak UPN Gaurko albisteak Nafarroan Enrique Maya Hautagaiak gaur Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Nafarroako udal eta foru hauteskundeak Cristina Ibarrola albisteak