Politika -
Memoria historikoa
Espainiako Gobernua polizia frankisten intsigniak kentzen hasi da; tartean, Billy El Niñorenak
Gainera, Barne ministerioak batzorde bat sortuko du Elkarteen Legea erreformatzeko eta ikur frankistak ezabatzeko.
Agentziak | EITB Media
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak diktadura frankistan Poliziaren eta Guardia Zibilaren agenteek jasotako intsigniak kentzeko prozedurak hasteko agindua eman du. Horien artean daude Antonio Gonzalez Pacheco, Billy El Niño-renak —hilda dago—.
Marlaskak agindu hori eman du urriaren 20an indarrean sartu zen Memoria Demokratikoaren Legea betetzeko. Lege horrek mota horretako egoeretan daudenei emandako edozein domina eta sari berrikusteko eta baliogabetzeko agintzen du.
Ministroaren agindua Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusira eta ministerioko gainerako zuzendaritza nagusietara ere hedatzen da. Izan ere, arduradun nagusien esku uzten du, ofizioz berrikusi dezaten eta, hala badagokio, legeak eragindako intsigniak eta sariak errebokatzeko prozedurak hasi ditzaten.
Gainera, batzorde bat sortuko du Elkarteen Legea erreformatzeko eta ikur frankistak ezabatzeko.