Politika -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuak, 2023ko aurreikuspen ekonomikoak eta Olentzero eta Mari Domingi
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 23, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EAEko aurrekontuak: Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi taldeek, EAJk eta PSE-EEk, behin betiko onartuko dute 2023rako EAEko aurrekontuen legea Eusko Legebiltzarrean, oposizio guztiaren kontrako botoarekin.
- 2023ko aurreikuspen ekonomikoak: Confebaskek 2022ko koiuntura txostena eta 2023ko aurreikuspen ekonomikoak aurkeztuko ditu. EAEko patronalak inflazio eta krisi ekonomikoaren testuinguruan egingo ditu bere iragarpenak.
- Olentzero eta Mari Domingi, Bilbon: Gau magikoaren atarian, arratsaldean Bilbon izango dira Olentzero eta Mari Domingi. Kalejira 18:00etan abiatuko da Carlton Hoteletik eta Arriaga plazarainoko bidea egingo du. Gainerako herri eta hirietan abenduaren 24an bertan egingo dituzte kabalgatak.