Politika -

KRISIA OSAKIDETZAN

Sagardui sailburuak astelehenean emango ditu Donostialdeko ESIari buruzko azalpenak Eusko Legebiltzarrean

EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Cs-ek Sagarduiren agerraldia eskatu zuten Eusko Legebiltzarrean. Azkenean, berak eskatuta agertuko da Osasun Batzordera.

Gotzone Sagardui
Gotzone Sagardui
Gotzone Sagardui

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostialdeko ESI Erakunde Sanitario Integratuan izandako kargugabetzeen eta dimisioen ondotik, Osasun sailburuak astelehenean emango ditu azalpenak Eusko Legebiltzarrean.

EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Cs-ek Gotzone Sagarduiren agerraldia eskatu zuten Eusko Legebiltzarrean. Azkenean, ordea, berak eskatuta agertuko da Osasun Batzordera. EH Bilduk eta PP+Cs talde parlamentarioek Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren kargugabetzea eskatu zuten.

Saioa 09:30ean hasiko da, eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango da.

Osakidetzako krisia lehertu eta hiru egunera, prentsaurrekoa eskaini zuen Osasun sailburuak, eta adierazi zuen Osakidetzaren sarea osatzen duten erakunde guztiek "elkarri lotuta" lan egin behar dutela, "ikuspegi partekatu batekin". Zentro bakoitzeko zuzendaritza taldeen "ardura da itun hori eraginkor egitea", eta Donostialdeko ESIaren kasuan "zailtasunak" izan dira "ikuspegi bateratu eta jarduera koordinatu" horri eusteko. "Donostialdeko ESIaren kasuan izan diren hainbat gertakarik hala eskatuta, pertsonak aldatzea beharrezkoa izan da. Sare bat gara". Hala azaldu zuen sailburuak, gertakari horiei buruzko xehetasunik eman gabe. "Halako egituretan, aldaketak ohikoak dira, arduradun aldaketak sarri gertatzen dira", gaineratu zuen.

Astelehen honetan bertan Gotzone Sagarduik Eusko Legebiltzarrean esan zuen Donostialdeko ESIari buruzko ''azalpen guztiak'' emango dituela, nahiz eta batzuek ''gutxi'' entzun.

Sagarduik Donostialdeko ESIari buruzko ''azalpen guztiak'' emango ditu, nahiz eta batzuek ''gutxi'' entzun
Sagarduik Donostialdeko ESIari buruzko ''azalpen guztiak'' emango ditu, nahiz eta batzuek ''gutxi'' entzun
Sagarduik Donostialdeko ESIari buruzko ''azalpen guztiak'' emango ditu, nahiz eta batzuek ''gutxi'' entzun

0:49
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Osakidetza berriak Eusko Legebiltzarra albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Donostia Unibertsitate Ospitalea