Politika -
Foro Soziala
"Biktimen egia" bilatzeko lanetan liderra izatea eskatu dio Foro Sozialak gizarte zibilari
"Euskal kasuan", Egiaren Batzordea sortzeko adostasun politikorik edo instituzionalik ez dago, Foroaren iritziz, eta horregatik eskatu dio gizarte zibilari "ekimen eta baliabide berriak" bidera eta erabil ditzan.
EITB MEDIA
Foro Sozial Iraunkorraren iritziz, "euskal kasuan" ez dago adostasun politikorik edo instituzionalik biktimen gaineko Egiaren Batzorde bat sortzeko, eta, horregatik, gizarte zibilari eskatu dio egia hori bilatzeko lanetan liderra izan dadila, "ekimen eta baliabide berriak" bideratuz eta erabiliz.
Ostegunean, Foro Sozialak "Biktima guztiek egia jakiteko duten eskubideari egindako ekarpenak" dokumentua aurkeztu du. 2022an, Egiaren gaineko hainbat Batzorde aztertu dituzte, mundu mailan, Kolonbian, Perun eta Brasilen kasu, "bai eta euskal kasuan egia bilatzeko erabili dituzten beste baliabide batzuk ere"; aurkeztutako dokumentua azterketa horren emaitza da.
Adierazi dutenez, azterketa horietan guztietan egiaztatu dute "biktimentzako eskubidea oinarrizko giza eskubidea" dela, eta ez duela preskribatzen. Horregatik, Giza Eskubideetako Nazioarteko Eguna izateko bi egun geratzen direla (abenduaren 10ean egingo dute), Foroak ziurtatu du "egiarako eskubidea funtsezko osagarria" dela "giza eskubideen urratzeak pairatu dituzten biktimentzako ordainean". "Eskaria tronkala bada ere", ETAren eta Estatuaren biktimen aldetik, "zailtasun oso handiak daude egia lortzeko", gehitu du.
"Biktima guztien ikuspegitik, giza eskubideak urratu dituen eragilea zein den alde batera utzita, egia partekatzeak, hori bilatzeak eta onartzeak duintasuna ematen die, eta bizitza berreraikitzeko urratsa izan daiteke. Estatuaren biktimei dagokienez, isiltasun instituzionala egon ahal da, eta horregatik izan litezke urratze horiek; izan ere, salaketak preskribatzeak eta abusua onartzeari ezezkoa emateak abusuaren egileak babestu egiten dituzte eta inpunitatea ematen diete", gaitzetsi du Foroak.
"Konpondu gabeko arazoa"
Egiaren arloan, "konpondu gabeko arazoa" dago, eta hainbat oztopori egin behar die aurre; esaterako, "denborak haren aurka" egiten duela. "ETAren biktimen kasuan, espezializatutako Fiskaltza dago Auzitegi Nazionalean, konpondu gabeko kasuetarako, baina oztopo handiak ditu, askotarikoak. Estatuaren biktimek ez dute tresna hori, eta, gainera, kasu gehienek preskribatu dute, eta eskaria ez dago agenda politikoan".
Gobernuak, Foro Sozialaren esanetan, "ez dira beti prest egoten Estatuaren biktimek diten egiarako eskubidea aitortu edo bermatzeko, eta, batzuetan, apustua da azaleko bilaketa egitea, kortesia hutsez, derrigortasun gehigarria balitz bezala". Halaber, azpimarratu duenez, "artxibo politikek (Sekretu Ofizialetako Legeak) dokumentuak jasotzea oztopatu egiten dute, eta ez dago Trantsizioko Justiziaren gaineko baliabiderik".
Urratsak eman badituzte ere, nazioarteko esperientziek frogatzen dute baldintza jakin batzuk bete behar direla Egiaren Batzordea ezarri ahal izateko: "Gizarte eskaria egotea, biktimena ez ezik, beste gizatalde batzuena ere; garatu ahal izateko moduko baliabide finantzario, tekniko eta intelektual; borondate politikoa, "Batzordea babesteko", eta ikertuko dituzten eragile guztien borondatea, egindakoaren berri emateko; eta ziurtasuna, "bermatuta izateko Batzordeak ikertuko duen lurraldea nahiko baketuta dagoela".
Nolanahi ere, Foro Sozialak uste du "euskal kasuan" ez dagoela, "oraingo honetan", beharrezko adostasuna, ez erakunde mailan ezta politika mailan ere: "Horrek, baina, ez du zertan etsipena sortu, eta biktimak ez ditugu bakarrean zertan utzi, eskubide hori lortzeko bidean".
Gizarte zibilak zuzendutako ekimena da baliabidea, Foroaren iritziz, egia sozialean eta aditu egian aurrera egiteko: "Hala, onarpen eta ordain ofizialak eskatu ahalko lirateke, eta erakundeek egia bilatzeko abiatutako proiektuak hobetu edo babesteko aukera izango litzateke".